Alexandriako Liburutegia

Alexandriako Liburutegia

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Denboran bidaiatu nahi al duzu? Alexandriako Liburutegi bihurtu zaigu Lekuona Fabrika. Milaka eta milaka papiro gordetzen dira Egiptoko eraikin honetan. Lantalde ederra beharko dugu bilduma erraldoi honek eskatzen dituen eginkizun guztiak burutzeko: eskribak, liburu bilatzaileak, zientzialariak, liburuzainak… Faraoia bera ere bisitan izango dugu eta… Kontuz! Papiro faltsifikatzaileren bat ere ager daiteke liburutegitik…

Lanbide dibertigarrietan murgilduz, Antzinako Greziako garai helenistikoa ezagutuko dugu, Irudimenaren Hezkuntza eta Haur Filosofia diziplinetatik eraikitako tailer honetan. Zertarako liburutegiak? Zer gertatuko litzateke liburu guztiak desagertuko balira?

8-12 urte bitartekoe haurrentzat

Tailerra Eva Domingok emango du.

Hizkuntza: Euskara

* Gonbidapenak agortuta badaude eta itxaron zerrendan izena eman nahi baduzu herritarplaza@errenteria.eus helbidera idatzi . Bertara ekintzaren izena, parte hartzailearen izena eta konektatzeko telefono zenbakia bidali ezazu, itxaron zerrendan apuntatzeko dela informatuz.

Alexandriako liburutegia

Erlazionatutako Ekitaldiak