Donosti Cup 2023

Donosti Cup 2023

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Berriz ere Errenteria da Donosti Cupen egoitzetako bat, Donostian uda guztietan ospatzen den oinarrizko futboleko txapelketa ospetsua.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak bi egoitza ditu, Fanderia Estadioa eta Beraun Estadioa izan baitira txapelketaren antolakuntzak Gipuzkoako kirol instalazioen artean aukeratu dituen futbol-zelaietako bi.

Aurten 31. edizioa izango da, eta 640 taldek hartuko dute parte. Guztira 8.500 parte-hartzaile espero dira, 26 herrialdetakoak. Aurtengo edizioan hamasei kategoria izango dira guztira (hamar gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak), eta horretarako prestatutako 30 egoitzen artean banatuko dituzte euren partidak.

Horrela, uztailaren 4tik 8rako astean oinarrizko futboleko talderik onenak ikusi ahal izango dira Fanderian eta Beraunen, Frantzia, Portugal, Estatu Batuak eta beste hainbat talderen nazioarteko presentzia barne.

Erlazionatutako Ekitaldiak