Elkartasunaren motorra

Elkartasunaren motorra

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Datorren larunbatean, ekainaren 10ean, goizeko 9etatik aurrera, autoek eta motorrek Errenteriako kaleak hartuko dituzte ‘Elkartasunaren Motorra’ ekitaldi solidarioaren edizio berri bat ospatzeko.

Juneren Hegoak taldeari laguntzeko sortu zen ekimenaren bosgarren edizioan, auto eta motorik onenak herriko erdigunean egongo dira ikusgai. Gainera, hainbat proposamen prestatu dira. Goizeko zumba, bermuteoa, haurrentzako hainbat jarduera, Scalextric txapelketa eta musika ugari izango dira. Oraingoan, gainera, 140 auto inguru eta beste hainbeste moto izango dira.

Egun horretan biltzen den diru guztia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteei emango zaie.

3

Erlazionatutako Ekitaldiak