Esmalteriako Ostiralak: haur masaje tailerra

Esmalteriako Ostiralak: haur masaje tailerra

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua da 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea, hileko azken ostiraletan, eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Ana Conde diziplina anitzeko terapeutak zuzenduko du haur masaje tailerra. 2021 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei eta euren familiei zuzendutako saioa izango da. Haur bakoitzarentzat etxetik eskuoihal eta manta txiki bat eramatea eskatzen da. Olioa terapeutak ekarriko du. Plazak mugatuak izango dira: 12 haur eta haien laguntzaileentzako lekua egongo da.

Izen emateak, informazio gehigarria eta epea: https://oreretaikastola.eus/ekitaldiak/esmalteriako-ostiralak-2023-24/

Antolatzailea: Orereta Ikastola

4

Erlazionatutako Ekitaldiak