Euskahalduntze tailerrak

Euskahalduntze tailerrak

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Kilometroak 23ren testuinguruan, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Orereta Ikastolak euskara ahalduntze tailerrak antolatu dituzte. Euskal hiztunei zuzendutako bi saio izango dira, eta euskaraz gehiago eta erosoago egiten laguntzea izango dute helburu.

2 orduko saio bana izango da, irailaren 21ean edo urriaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara. Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan izango dira biak, eta hauxe izango da bertan landuko dena:

  • Euskararen bilakaera gure herrian eta eskualdean.
  • Kilometroak jaia: nor gara eta zer gara.
  • Euskaraz gehiago eta erosoago egiteko baliabideak eta estrategiak.

Parte hartu nahi baduzu, eman izena beheko formulario betez. 12 pertsonako taldeak izango dira. Haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da, hala behar duenarentzako.

Informazio gehigarria:

https://kilometroak.eus/ eta https://oreretaikastola.eus/es/

Antolatzaileak:

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea – Kilometroak 23

 

 

4

Erlazionatutako Ekitaldiak