“Gari & Maldanbera. Zuzenean 2022” izenekoa, Gariren zuzeneko lehen lana da. "Zuzenean grabatutako album honetan azken urteetan idatzitako kantak errepasatzen ditut, eta nire bizitza aurkezteko modua da: gorabeheraz beteriko bizitza, une argitsuekin eta une ilunagoekin, baina guzti horiek ekarri naute gaur honaino eta orain naizena egin naute".
(Gari)
Azken lan honetan eta Euskal Herrian zehar urte berrian eskainiko dituzten kontzertuetan, Gariren aski ezagunak diren eta dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren hainbat abestiez gozatzeko aukera izango dugu.
Sarrerak https://sarrerak.errenteria.eus/ web orrian edo Lekuona fabrikan.