Gau Beltza

Gau Beltza

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Kuianderek sorpresaz eta emankizunez betetako Kalabazaren Ibilbidea egingo du, Santa Klara kaletik hasi eta, hiriguneko kaleetan barrena, Agirre Lehendakaria plazan amaitu arte.

Ikastolak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Gau Beltza antolatzen du urriaren 31ko ilunabarrean. Kalabazaren Bidea da proposamena: Santa Klara kaletik abiatu eta herriko hainbat kaletatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Agirre Lehendakariaren plazan amaitzen den sorpresaz betetako bidea. Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzan zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, egiten da uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea. Emankizunak ikusi ahal izaten dira ibilbidean zeharreko hainbat txokotan zein amaieran, Agirre Lehendakariaren plazan. Ikuskizunak bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin, Beldurren Eltzean izuak errez eta kalabaza pastelak janez bukatzen da festa.

Euskaraz

Antolatzaileak: Orereta Ikastola – Herriko hainbat eragile

Gau beltza 2022

 

 

4

Erlazionatutako Ekitaldiak