JOLAS-MOLAZ

JOLAS-MOLAZ

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.

Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute.

Edozein adinetako parte hartzaileak ongi etorriak dira. Familian jolasteko aproposa da eta horrela gomendatzen dugu.

Elkarrekin euskaraz arratsalde pasa polita igarotzeko eta norbere haurren gustu eta abileziak ezagutzeko lagungarria.

Ekimen honen onurak asko dira, tartean, harremanak sendotzea, euskaraz dagoen eskaintza zabalaren berri izatea, jolasen aldaera ezberdinak ezagutzea…

Saioa Txatxilipurdi elkarteko dinamizatzaileek emango dute.

Hizkuntza: Euskara

Gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan hartuko dira.

 

jolas-molaz

Erlazionatutako Ekitaldiak