Soinu eta estilo guztiz berritzailea duen taldea da. Musika latinoamerikarraren estiloen fusioa eskaintzen dute (timba, salsa), reggae, funk, rap eta musika elektronikoarekin nahastua. Musikarekiko duten errespetuak eta egiten dituzten konbinazio horiek, ospe nazionala eta internazionala eman die.
Agertokian beraien energia kutsatzen duen ikuskizuna aurkezten dute, publikoa hasiera-hasieratik erabateko bizitasunera eramanez.