NYX, kaosaren desira laborategia

NYX, kaosaren desira laborategia

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Nyxen erresuma ilunpea da. Kaosa eta Ezerezaren ondorengoa da, eta
gauaren eta ametsen sortzailea. Iluntasuna irudikatzen du.

Nyx jainkosa Inframunduan bizi da: bertan gordetzen da ezkutukoa eta, aldi
berean, bizitzaren motorea den hori. Izan ere, baztertua izan denak ezusteko
indar eraldatzailea du : horrekin berregin eta birsortu dezakegulako.
Ametsek urruneko fantasiazko munduetara eramaten gaituzte, eta gurekin
zer ikusirik ez dutela pentsa genezake. Laborategi honetan, inposatutako
dualismoak aztertuko ditugu, eta hizkuntza onirikoa erabiliko dugu
eguneroko bizitza ezegonkortzeko baliabide gisa.
Laborategiak 6 saio ditu. Pentsamendu bitarraren, moralismoaren eta
bikaintasunaren exijentzia eten, beste leku batetik sortzea da proposamena.
Ez da ikastaro bat. Esperimentaziorako espazio kolektibo bat da, eta abian
dagoen ikerketa artistiko batetik abiatzen da.
Saioetan, garen horri erreparatuko diogu praktika artistikoaren bidez
(gorputz-adierazpeneko teknikak, ariketa somatikoak, testuen irakurketa eta
sorketa), Niaren ulermen feminista eta kritiko batetik.

Ageda Blascok laborategia gidatuko du

Nyx

Erlazionatutako Ekitaldiak