Ekitaldiak kargatzen
Ekitaldiak aurkitu

Datozen Ekitaldiak › Dantza eta antzerkia

Ekitaldiak zerrenda nabigazioa

urtarrila 2019

Ulisesen Bidaia

Errenteriako Udala

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen. Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren…

Find out more »
urtarrila 25 / 18:00
3,00€

EXIT (la de emergencia)

Errenteriako Udala

Toki ezjakin batean bi adineko daude; agian zahar-egoitza batean, edota 5 izarreko hotelean, edo baliteke denda handi bateko altzairu sailean… Han egunak beti berdin-berdinak errepikatzen dira, errutina diren gosari, bazkari eta piztu eta itzaltzen diren argiak… Han denbora amaitzen ez den buklea da, plisti-plastan dabiltzan gelatina bat… Han elkartzeko duten paisaia isolamendua da, edo hobeto esanda, elkarrekin ez egotekoa. Gure aurrean beraien artean ona den zerbait eraikiko dute, bientzat baliagarria izango dena, zeren eta han egoera aldatu dezaken ate bat…

Find out more »
urtarrila 27 / 19:00
8€
otsaila 2019

HOT WATER

Errenteriako Udala

Hot Water satira da, etxetresnen teknikari bat munstro nola bihurtzen den kontatzen duena. Sebastianen bizitzaren pasarte batzuk kontatzen ditu lanak, sistema eta figura autoritario legitimo eta ez- legitimoekin dituen topaketetan fokua jarriz. Erasotutako giza kondizioari buruz eta zapaltzaileen intransigentziak beregan sortzen dituen ondorio larriei buruzko lana da Hot Water. Edalontziko ura isuri araziko duen azken tantak gure protagonista munstro bilakatuko du, eta guk aurkitzen dugun ziegara eramango du.   [/box]      

Find out more »
otsaila 17 / 19:00
8€

Lur

Errenteriako Udala

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.    

Find out more »
otsaila 22 / 18:00
3,00€

ERLAUNTZA

Errenteriako Udala

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira… [/box]

Find out more »
otsaila 23 / 20:00
8€
martxoa 2019

13

Errenteriako Udala

Fatiman maiatzaren 13tik urriaren 13ra izan ziren agerraldien mendeurrena ospatu zen 2017an. Ospakizun horiek Peripécia Teatroren 13. urteurrenarekin egin zuten bat eta urte horretako sormen-lana euren 13.a izan zen. Hiru artzaintxoak, Fatimako iragarleak izateaz gain, 2004an estreinatu zen antzerki talde honen lehen lanaren pertsonaiak dira: Iberia – La loca historia de una Península. Seinale horiek kontuan harturik, antzezlanari 13 izenburua jarri zioten eta 2017ko maiatzean estreinatu zen Cova de Iriatik 40 kilometrora. Oinez joan daiteke! 13 antzezlanak ez dauka thriller…

Find out more »
martxoa 10 / 19:00
8e

GO!AZEN 5.0

Errenteriako Udala

Royal School of Arts eskolara joateko ametsa bete zuen Naiak pasa den urtean. Elik eta Garik ere, hainbat gaizki ulertuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekuan eta Markelek… Markelek Markel izaten jarraitu zuen. Baina horiek guztiak pasa den urteko kontuak dira. Udara iritsi da berriro ere eta Basakabik ateak zabaldu ditu, Zuzen buru duela. Eta honekin batera, abentura, maitasun istorio eta lagunen arteko kontu berriak sortuko dira. Batzuetan umorez beteak, beste batzuetan berriz, negarra eragingo digutenak. Aurreko urteetan bezala, antzerki obra…

Find out more »
martxoa 29 / 17:00
|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2019-03-29 at 19:00

3€
+ Export Events