Musika, dantza eta sua San Juan bezperako iluntzean

San Juan bezpera dela-eta, herriko zenbait eragilek ekainaren 23ko iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte:

  • 19:00: Udal Txistularien Taldeak San Juan bezperako aurreskua eskainiko du Herriko plazan.
  • 22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko garai bateko errito paganoa da. Iraultza dantza taldeak eskainiko du Herriko plazan.
  • 22:15: Soka-dantza eta San Juan sua: San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza egingo dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan izango da.

Gainera, herriko hainbat auzotan sua piztuko dute auzotarren gozagarri.