Ekitaldiak kargatzen

Datozen Ekitaldiak › tailerra

Ekitaldiak Search and Views Navigation

iraila 2021

Yoga 65+

Yoga praktika bakoitzaren behar eta baldintza fisikoetara egokitzen da. Energiaz, positibotasunez eta gogo biziz betea, gure mugak onartuz eta besarkatuz. Arnasketaren bidez antsietatea eta beldurrak askatu eta lasaitasunari bide ematen diogu. Malgutasun mental-fisikoa landuz, autoezagutza garatuz. Onurak: gure eguneroko bizimoduaren erritmoak baldintzatutako eta markatutako antsietate-mailak jaisten ditu. Gure birika-gaitasuna handitzen du. Meditazioaren munduan esploratzea, Gugan dagoen positiboa eta negatiboa ezagutzea eta onartzea, Gure arteko desberdintasunak onartzea, Elkar maitatzea eta geure burua garen bezala onartzea, konparatu gabe. Jarduera hau 65 urtetik…

Find out more »
10 iraila / 10:30 - 29 urria / 10:30
Doan

urria 2021

Neu ere kontutan

65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako tailerra da. Istorioen bidez elkartzeko, entzuteko eta ondo pasatzeko gune bat sortzea du helburu. Tailerra astelehenero, 17:30etatik 19:00etara izango da, urriaren 4tik azaroaren 29 ra arte Izena emateko: https://sarrerak.errenteria.eus/ Lekuona Fabrika

Find out more »
4 urria / 17:30 - 29 azaroa / 17:30
Doan

Hemionerekin Filosofatu

Neska bazara eta Harry Potter-en liburuetako neskato protagonistak bizi dituen abenturak gustatzen bazaizkizu, anima zaitez gure pentsalari taldean parte hartzera. Nola sentitzen ote da Hermione hain ikasle saiatua izateagatik gelakide batzuek barre egiten diotenean? Eta mespretxatu egiten dutenean, bere gurasoak muggleak direlako? Ausartuko al zinateke, Hermione bezala, baso debekatuan sartzera? Zer egingo zenuke sorgin-harria eskuratuko bazenu? Dibertitu zaitez beste neska batzuekin batera, zure pentsamendu kritikoa, sortzailea eta arretatsua lantzen dituzun bitartean. LH6 eta DBH1eko neskentzat izango dira saioak (11-13 urte)…

Find out more »
7 urria / 17:30 - 11 azaroa / 17:30
Doan

HAZIEN SOINUA

Artearen eta sormenaren eskutik eta ingurugiroaren alde munduan zehar ibili ondoren, Gipuzkoara itzuliko da Soinu Erresiliente ekimena. Urte hauetan, elkarlanean sortutako arte-piezez gain, hiritar-teknologiak garatu ditugu, musikaren bidez natura integratzeko eta internet bidezko irratia balitz bezala entzuteko. Erdialdeko Amerikan egindako arte- eta teknologia-laborategietan parte hartu duten hainbat pertsona gonbidatu ditugu, zer eta nola egin duten azal diezaguten. Oarsoaldeko talde batek ere lagunduko die laborategi batean, lehenengo “Hazien Soinua” sortzeko; Lekuona Fabrikan biziko den instalazioa. Prestakuntzarako saioak, ideiak sortzeko topaketa eta…

Find out more »
23 urria / 9:30 - 13:30
Doan

ARTISTA LIBURUAK, diseinu eta azaleztapen ikastaroa

Diseinatu eta prestatu zeure jatorrizko lana Ikastaro labur hau artearekiko zaletasuna duten pertsonei zuzenduta dago, batez ere idazketa edo argazkia, norberaren sormen artistikoko lanak, liburu, portafolio, lanak aurkezteko koaderno, etab…formaz, aurkeztea pentsatzen dutenentzat. Hastapen ikastaroa Luis BARRIOS irakasleak emana Egutegia: Urriaren 23an 10:00etan izena eman dutenentzat DERRIGORREZKO BILERA Tailerraren egunak: azaroak 6,13,27 eta abenduak 4, 10:00etatik 13:00etara Gonbidapenak: https://sarrerak.errenteria.eus/ eta Lekuona Fabrikan

Find out more »
23 urria / 10:00 - 4 abendua / 13:00
Doan

Matematikarekin jolasean

Jolasen bidez matematikaren arlo ezberdinen ezagutzak: logika, zenbakiak, eragiketak, geometria eta neurria, 6 saiotan ikusteko aukera izango da. Matematikako material ezberdinen ezagutza eta erabilpena ere ikusiko dira 6-8 urte bitarteko haurrentzat saioak euskaraz izango dira gonbidapenak eskuragarri: https://sarrerak.errenteria.eus/ eta Lekuona Fabrikan

Find out more »
27 urria / 17:30 - 1 abendua / 18:30
Doan

KARTELGINTZA

Kartelgintzaren historiari buruz hitz egiteko, denboran oso oso atzera egin genezake, izan ere komunikazioa gizakion izaeraren baitan baitoa. Asko dira gogoangarriak izan diren kartelak eta imajinario kolektiboaren parte bilakatu direnak. Teknologia berrien eta interneten sartzearekin, kartelgintza liberalizatu egin da eta kartelgilea tarte batez desagertu. Honela, pertsona ugarik topatu du bere burua kartel bat diseinatu beharrean. Tailer honekin etenaldi bat egiteko asmoa dugu, sortze-prozesu organikora bueltatu eta eskuekin lan egitera. 15 urtetik aurrera Tailerra zuzenduko dutenak Arrate Rodriguez https://www.arraterodriguez.com/  eta Carlos Ndungmandum https://www.ndungmandum.com/   izango dira Gonbidapenak eskuratzeko: https://sarrerak.errenteria.eus/ edo…

Find out more »
30 urria / 10:00 - 14:00
Doan
+ Export Events