Bisita gidatua

Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua da. Honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskaintzen zaio herritar orori eraikina eta kultur proiektua bera barrutik zeharkatu eta ezagutzeko.

Dejabu Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa elkarrekin aritu dira proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta.

Ordubete inguruko bidaia honetan parte-hartzeko hiru baldintza baino ez dira bete behar:

  • Taldean etortzea: gutxienez 5 eta gehienez 12 laguneko taldeak.
  • Aldez aurretik izena ematea.
  • Zentzu guztiak zabalik ekarri eta proposamenak eramaten uztea.