-
Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia izango da urriaren 1ean
gehiago irakurri: Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia izango da urriaren 1eanIritsi da Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia. Urriaren 1ean, Orereta ikastolaren eskutik, egun handia antolatu da Errenterian. Urte osoan ardatz izan den Erriola lelopean, Gipuzkoako Ikastolen jaiaren 47. edizioarekin, Kilometroak Egunarekin, biribilduko dituzte 2023ko Kilometroak, Orereta Ikastolaren 60. urteurrenerakin ere bat eginez. Festaz gozatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu. Euskara eta…
-
Share nazioarteko dantza proiektua eta Dantza Hirian jaialdia Errenterian
gehiago irakurri: Share nazioarteko dantza proiektua eta Dantza Hirian jaialdia ErrenterianDantzaz beteriko egunak datoz Errenteriara: nazioarteko Share proiektutik sortutako ‘My Dearest Rituals’ ikuskizunaren estreinaldia izango da Lekuona Fabrikan, ostegunean, eta Dantza Hirian jaialdiko hiru pieza ikusteko aukera larunbatean. Hala azaldu dute gaur prentsa aurrean Aizpea Otaegi alkateak, Natasa Zavolovsek Share proiektuko buru eta produktore exekutiboak eta Myriam Arkaia Dantza Hirianeko zuzendari eta sortzaileak. Nazioarteko proiektua…
-
Errenteriako Musika Bandak “Suite Galaica” obra eskainiko du larunbatean Atlantikaldian
gehiago irakurri: Errenteriako Musika Bandak “Suite Galaica” obra eskainiko du larunbatean AtlantikaldianAbuztuko etenaldiaren ostean, Errenteriako Musika Bandak denboraldiko bigarren zatiari helduko dio, Atlantikaldiaren barruan larunbatean eguerdiko 12:30ean Herriko Plazan eskainiko duen kontzertuarekin hasita. “Bi Lurralde Hizkuntza Bat” izenburupean, Musika Bandak Galizia eta Euskal Herriaren arteko musika bidaia proposatuko du, Anton Alcalde konpositore galiziarraren “Suite Galaica” obra ardatz nagusi hartuta. Kontzertuan Errenteriako Musika Bandarekin batera, Gipuzkoako Galizia…
-
Udal liburutegiko 2023-2024 ikasturterako literatura eskaintzan parte hartzeko izen-emateak zabaldu dira
gehiago irakurri: Udal liburutegiko 2023-2024 ikasturterako literatura eskaintzan parte hartzeko izen-emateak zabaldu diraHerritarrek literaturara eta irakurketara ahalik eta hurbilpenik positiboena izateko helburuz, Udal liburutegiak ekintza proposamen zabala eskainiko du 2023-2024 ikasturterako. Hauetan parte hartu ahal izateko izen-emateak gaur bertan aktibatu dira eta tailerrak urritik aurrera jarriko dira martxan. Saio hauetan jatorri desberdinetako idazleen testuak irakurtzeko aukera egongo da, taldean irakurketa horiek partekatzeko, ozen kontatutako istorioez gozatzeko, etab.…
-
Bizikletek Errenteriako kaleak hartuko dituzte larunbatean Atlantikaldiako Ziklobiran
gehiago irakurri: Bizikletek Errenteriako kaleak hartuko dituzte larunbatean Atlantikaldiako ZiklobiranKaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek antolatutako ekimena izango da. Txirrindularien eskubideak aldarrikatuko dituzte Foruen Plazatik Panierrera egingo den ibilbidean. Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek Ziklobira ekimena antolatu dute Atlantikaldiko jaialdiaren markoan. Irailaren 16an, larunbatean, egingo da jarduera eta bere helburu nagusia bizikletek dagokien espazioa hartzea izango da, txirrindularien eskubideak aldarrikatzearekin batera. Foruen Plazatik…
-
Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek mural bat sortuko dute begirada desberdinetatik Atlantikaldian
gehiago irakurri: Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek mural bat sortuko dute begirada desberdinetatik AtlantikaldianIxiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak proiektua ezagutzera emango dute jaialdiko hiru egunetan. Feminismoa, politika, interkulturalitatea, haurrak eta adinekoak eta ekologia bezalako gaiak islatuko dituzte muralean. Atlantikaldiako hiru egunetan Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak izeneko proiektua garatuko dute. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, Mural (H) Erritua osatuko dute, beraien esanetan herriaren garapen…
-
Atlantikaldiak 59 jarduera eta emanaldi ezberdin eskainiko ditu hilaren 14tik 17ra bere hamargarren edizioan
gehiago irakurri: Atlantikaldiak 59 jarduera eta emanaldi ezberdin eskainiko ditu hilaren 14tik 17ra bere hamargarren edizioanAurten ere, Itsas Elkarrizketak ekimenaren bidez, nazioarteko eta bertako sortzaileak taula gainean elkarrekin ariko dira Errenteriako oholtzetan. Ohi bezala, jaialdiko ekintza guztiak doakoak izango dira eta ez da sarrerarik beharko. Hala ere, ekimen batzuetan izen-ematea beharrezkoa izango da. Programa osoaren berri eman du gaur Atlantikaldia jaialdiak: musika, dantza, artea, literatura, historia eta gastronomiaren inguruko 59…
-
“Ipuin kontaketa familian”saioei hasiera emango zaie larunbat honetan
gehiago irakurri: “Ipuin kontaketa familian”saioei hasiera emango zaie larunbat honetanLarunbatean, irailaren 9an, hasiko dira Errenteriako Lekuona Fabrika Udal liburutegiak hilean behin doanik eskaintzen dituen “Ipuin kontaketak familian” saioak. Hauek, Lekuona Fabrikako plaza txikian (1. solairuan) izango dira. Dinamizatzaile ezberdinen eskutik, 2 eta 5 urte bitarteko haurrek euskaraz ipuin ezberdinez gozatzeko aukera paregabea izango dute ekintza honi esker, heldu baten laguntzaz beti ere. Saio hauen…
-
Irailean dantza izango da protagonista Errenterian
gehiago irakurri: Irailean dantza izango da protagonista ErrenterianAurten, dantza ikuskizun profesionalez beterik dator iraila. Artista lokal zein internazionalak arduratuko dira hilabete osoan zehar herriko areto eta plazak girotzeaz euren obra ezberdinekin. Maitaldia jaialdiak emango dio hasiera dantza denboraldi honi. Hilaren 7tik 17ra bitarte iraungo duen festibal honetan, Aterballetto ballet konpainiak hilaren 10ean, igandean, eskainiko du lehen aldiz ‘Storie’ izeneko obra Errenterian. Lekuona…
-
Xenpelar Tailerren 2023-2024 ikasturteko matrikulazio kanpaina irailaren 4ean hasiko da
gehiago irakurri: Xenpelar Tailerren 2023-2024 ikasturteko matrikulazio kanpaina irailaren 4ean hasiko daDatorren irailaren 4ean goizeko 10:00etan abiatuko da Xenpelar Tailerren 2023-2024 ikasturteko matrikulazio kanpaina eta irailaren 15eko 22:00ak arte luzatuko da. Matrikula online egin ahal izango da kultura.errenteria.eus/xenpelar-tailerrak webgunean. Modu presentzialean ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuan matrikula egin nahi duenak irailaren 11tik 15era izango du aukera. Horretarako, beharrezkoa izango da hitzordua eskatzea 943 449600 edo…
-
Udal txistulari taldearen iraileko emanaldiak
gehiago irakurri: Udal txistulari taldearen iraileko emanaldiakHona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak: Irailaren 3an, 09:00etan: diana erdiguneko kaleetan. Udako oporrak amaitu eta gero, igande honetan, erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira udal txistularia, Udaletxetik hasita. Donostiako estropadetako lehenengo igandea denez, arraun munduarekin loturiko bi zortziko hauek eskainiko dituzte: – ‘Batelarien Zortzikoak’, Pablo Sorozabal Mariezkurrena – ‘Estropadetako Zortzikoa’, Jose Ignazio…
-
Herri Arte Eskolak Galesko hiru artistekin hilabeteetako elkartrukea egin du Atlantikaldiaren baitan
gehiago irakurri: Herri Arte Eskolak Galesko hiru artistekin hilabeteetako elkartrukea egin du Atlantikaldiaren baitanGales-ko Gwilym Rhys (kantua eta gitarra), Patrick Rimes (biolina eta kantua) eta Angharad Harrop (dantzaria) artistekin egin dute konexioa. Hizkuntza gutxituak, erritmo, doinu eta instrumentuak, dantza pauso eta jantziteriak… ezagutu eta kontuan hartzeko aukera eskaintzen du proiektuak. Errenteriako Herri Arte Eskolak beste lurralde eta kulturekin harremantze egitasmo bat garatzeari ekin zion Atlantikaldia jaialdiaren testuinguruan proiektu…