-
5 ‘Itsas Elkarrizketa’ Atlantikaldian, nazioarteko eta bertako sortzaileak elkarlanean jartzeko
gehiago irakurri: 5 ‘Itsas Elkarrizketa’ Atlantikaldian, nazioarteko eta bertako sortzaileak elkarlanean jartzekoBea eta Idoia Asurmendi, Kimu Txalaparta, Olaia Inziarte, Iban Nikolai, eta Dupla eta Hekthorfolk izango dira aurten nazioarteko artistekin kolaboratzera Errenteriako oholtzetara igoko diren euskal artistak. Irailaren 14tik 17ra egingo da aurten Atlantikaldia. Jaialdiaren 10. edizioa izango da, eta ‘Bitakora’ lelopean egingo da. Itsas Elkarrizketak ekimenaren bidez nazioarteko eta bertako sortzaileak taula gainean elkarrekin sortzera…
-
Banatu dituzte XXXVI. Madalen Sariak
gehiago irakurri: Banatu dituzte XXXVI. Madalen SariakGaur, Madalen egunarekin bat, banatu dituzte Niessen Kulturgunean XXXVI. Madalen Sariak. Barre Xerka antzerki taldeko partaideek gidatu dute sari-ematea, eta jardunaldia alaitzeaz eta girotzeaz arduratu dira. Epaimahaian Lander Garro eta Eider Rodriguez idazleak egon dira. Guztira 421 lan izan dira. Poesian 176 eta prosan 245. Herriko ikastetxe guztietatik jaso dituzte kategoria guztietarako lanak. Ondorengoa da…
-
50 urteko elkarbizitzari omenaldia egin diote gaur Lekuona Fabrikan
gehiago irakurri: 50 urteko elkarbizitzari omenaldia egin diote gaur Lekuona FabrikanEguerdiko 11:30ean hasi da, Udalak aurten 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten bikoteei egin dien omenaldia Lekuona Fabrikan. 33 bikote izan dira omenaldia jaso dutenak eta bertan izan dira Aizpea Otaegi alkatea eta baita udalbatzako ordezkariak ere. Bikoteek lore sorta eta oroigarri bat jaso dituzte. Ondorengoak izan dira omendutako bikoteak (argazki galeria beherago): Paki Marin Gil…
-
“Comète” sarearen XXII. oroitzapenezko ibilaldia Euskal Herrian
gehiago irakurri: “Comète” sarearen XXII. oroitzapenezko ibilaldia Euskal HerrianIrailaren 9 eta 10ean Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilaldi bat antolatu du “Comète” Sareko ibiltariekin parte hartzeko, Bigarren Mundu Gerratean iheslariek eta “sare”ko partaideek jarraitzen zuten bidea eginez, Ziburutik Oiartzunera Bidasoa ibaia gurutzatuz. IBILALDIA (irailak 9 eta 10) Irailak 9, larunbata 7:00etan: Karabeletik (Hernani) irteera busean. 7:15ean: Errenteriatik irteera busean (Papresa fabrika aurrean). 8:00etan: Ziburuko…
-
Txupinazoa zuzenean emango da Herri Bizian
gehiago irakurri: Txupinazoa zuzenean emango da Herri BizianBihar, uztailaren 21ean, Madalenei hasiera emango dien txupinazoa zuzenean emango da Herri Bizia webgunean. 18:30etatik aurrera http://herribizia.errenteria.eus estekan Herriko Plazan gertatzen ari dena zuzenean ikusteko aukera egongo da. Horrez gain, guztiok txupinazoa bizitzeko helburuz, Mila koloreko txupinazo txikia, Holi txupinazoa eta Zumardiko pantaila erraldoia ere izango dira. Ohikoa denez, Madalenetako omenduek botako dute udaletxeko balkoitik txupinazoa…
-
Elkartasunaren Motorra 2023 ekitaldiak 4.500€ baino gehiago bildu ditu Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteentzat
gehiago irakurri: Elkartasunaren Motorra 2023 ekitaldiak 4.500€ baino gehiago bildu ditu Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteentzatJoan den ekainaren 10ean Errenteriako kaleetan Elkartasunaren Motorra ekitaldi solidarioaren edizio berri bat egin zen. Ekitaldi horrek ibilgailu klasikoz betetzen ditu urtero herriko kaleak, eta aurten 150 autok eta ehun bat motok hartu dute parte. Horrez gain, Rockalean, Kolpez Blai, Eureka, Radio Rebelde, Baipass, Pablo Malabarista, goizeko zumba, bermuteoa, haurrentzako jarduerak, scalextric txapelketa eta Slot…
-
Gurutze gorria eta Juneren Hegoak elkarteek bihar jasoko dute ohorezko oroigarria
gehiago irakurri: Gurutze gorria eta Juneren Hegoak elkarteek bihar jasoko dute ohorezko oroigarriaBihar, hilak 20, Udalak ohorezko oroigarria emango die eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduei: Gurutze gorria eta Juneren Hegoak elkarteei. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean. Modu horretan, Gurutze Gorriak herritar zaurgarrien eta beharrean daudenen alde eta Juneren Hegoak gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familien alboan egon eta orientabidea emateko egiten…
-
Salgai daude Madalenetako lepoko zapiak
gehiago irakurri: Salgai daude Madalenetako lepoko zapiakJai Batzordearen ekimenez, aurrez edukitako harrera ona ikusita, Madalenetarako lepoko zapia erosteko aukera izango da aurten ere. Zapiak salgai daude dagoeneko Errenteriako auzoetako hainbat salmenta puntuetan, 6 euroan. Madalenetako zapien salmenta puntuak: Erdialdea: Hostoak, Mª Asun Lentzeria, Paris Mertzeria, Ikusi Makusi, Rosmy, ADN Estética, La cucharita. Lartzabal: Lartzabal Taberna. Gabierrota: Zubia Kafetegia. Fanderia: Fanderia Gozo-denda.…
-
Martxan da ‘Liburuak askatzen’, 2023ko uda ekimena
gehiago irakurri: Martxan da ‘Liburuak askatzen’, 2023ko uda ekimenaUdara honetan irakurketaz gozatzeko aukera zabaldu nahi izan du Udalak, eta horretarako, ‘Liburuak askatzen’ 2023ko uda ekimena habian jarri du dagoeneko liburutegian erabiltzen ez ziren liburuei berriro ere bizitza emateko helburuz. Gernika Plazako haurren parkean orga bat egongo da haur zein helduentzako liburuekin Lekuona Fabrika irekita dagoen ordutegi berean, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:30era hain…
-
Prezio herrikoiak izango dituzte barrakek Madalenetan
gehiago irakurri: Prezio herrikoiak izango dituzte barrakek MadalenetanErrenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko; tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko. Hau horrela, haurren bidaiek 2,20 euroko prezioa izango dute eta helduenek 2,80 eurokoa. Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte: uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara eta uztailaren 26an egun osoan, bidaia…
-
Madalenetako egitaraua aurkeztu dute gaur korporazioko kideek
gehiago irakurri: Madalenetako egitaraua aurkeztu dute gaur korporazioko kideek2023ko Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, hilak 11, Herriko plazan, udal ordezkariek. Hasteko, Aizpea Otaegi alkateak “Madalenak gozatzeko eta ongi pasatzeko urteko egun gorenak” direla adierazi du baina ez hori bakarrik: “Komunitatea birsortzeko ezinbesteko hitzordua dira; herri gisa garena ospatu eta gure arteko harremanak berregin eta indartzeko egunak dira”. Era berean, Madalenak hiru…
-
Atlantikaldiaren lelotik abiatuta, `Bitakora´, irudimena eta ipuinak landu dituzte Errenteriako ikasleek
gehiago irakurri: Atlantikaldiaren lelotik abiatuta, `Bitakora´, irudimena eta ipuinak landu dituzte Errenteriako ikasleekErrenteriako LH3ko ikasleek ipuinen sorkuntza landu dute Aintzane Usandizaga eta Garazi Urkolarekin. Giro pertsonaiarekin batera, irudimena martxan jarri dute. Atlantikaldian zehar, klasean egin duten lan guztia ikusi ahal izango da, goizez zein arratsaldez. Aurtengo Atlantikaldiaren `Bitakora´ lelotik abiatuta, Errenteriako ikasleek ipuinen sorkuntza landu dute Aintzane Usandizaga eta Garazi Urkolarekin batera. Giroren bidez, ikasle bakoitzak bere…