-
Madalenak 2023: Jai Batzordearen mezua
gehiago irakurri: Madalenak 2023: Jai Batzordearen mezuaJai Batzordeak ondorengo mezua zabaldu nahi izan die herritarrei aurtengo Madalenei begira: Ate joka ditugu 2023ko Madalenak eta, ohi bezala, herriko jaiak festa giroan gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 21aren aurreko egunetan hasi eta uztailaren 25a bitarte. Gogotsu gaude! Programan jasota daude hilabete hauetan auzolanean landutako ekintzak eta pozik gaude horregatik. Izan ere, gure nahia…
-
Madalenetako programak Errenteriako ostalaritza eta gastronomia eskaintzari egingo dio erreferentzia
gehiago irakurri: Madalenetako programak Errenteriako ostalaritza eta gastronomia eskaintzari egingo dio erreferentziaAurten, ostalaritzako eta gastronomiako establezimenduak kokatzen dituen udalerriko bisore interaktibo bati egingo dio erreferentzia programak. 2020an Udalak Bizi Errenteria programa jarri zuen abian. Errenteriarren eta Errenteriako sektore ekonomikoen arteko harremanak sendotuz, hainbat ekimen garatu baitira, hala nola kontsumo-bonuak eta udalerriko jarduera ekonomikoetarako dirulaguntzak. Ekimenak aurrerapauso bat emango du aurten, eta bisore interaktibo bat erakutsiko du…
-
Musika, dantza eta sua San Juan bezperako iluntzean
gehiago irakurri: Musika, dantza eta sua San Juan bezperako iluntzeanSan Juan bezpera dela-eta, herriko zenbait eragilek ekainaren 23ko iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte: 19:00: Udal Txistularien Taldeak San Juan bezperako aurreskua eskainiko du Herriko plazan. 22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko garai bateko errito paganoa da. Iraultza dantza taldeak eskainiko du Herriko plazan. 22:15: Soka-dantza eta San…
-
Madalenetan omenduko diren elkarteetako ordezkariei harrera egin diete udaletxean
gehiago irakurri: Madalenetan omenduko diren elkarteetako ordezkariei harrera egin diete udaletxeanAtzo harrera egin zitzaien udaletxean Madalenetan omenduko diren Gurutze Gorria eta Juneren Hegoak elkarteetako ordezkariei. Gurutze gorria mugimendu humanitarioa da. Sorospen erakunde boluntario eta eskuzabal honek ibilbide luzea egin du herrian, herritar kalteberen eta beharrean daudenen alde lanean, era guztietako ahalegin etengabean. Halaber, Juneren Hegoak elkartea 2012an sortu zen kalteberatasun egoeran dauden haurrak dituzten eta…
-
2023-2024 ikasturterako Xenpelar Tailerren eskaintza aurkeztu dute gaur
gehiago irakurri: 2023-2024 ikasturterako Xenpelar Tailerren eskaintza aurkeztu dute gaur2023-2024 ikasturtean Xenpelar Tailerrek eskainiko dituzten ikastaroak aurkeztu ditu gaur Maite Gartzia jarduneko Kultura zinegotziak. Xenpelar Tailerren 50. urteurrena ospatzen den urte honetan eskaintza zabala diseinatu dute. 50 ikastaro, guztiak ere helduei zuzendutakoak, urtekoak eta lauhilekoak, hainbat diziplinatan banatuta: pintura, zeramika, argazkigintza, egur tailla, altzarien zaharberritzea eta patchworka. Astean 2 eta 6 ordu arteko iraupena…
-
Sorgingarra jaia antolatu du Orereta Ikastolak
gehiago irakurri: Sorgingarra jaia antolatu du Orereta IkastolakSorgingarra jaia antolatu du Orereta Ikastolak bigarrenez. Udaburuko suaren lehen garraren jaia da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz sortutako egitasmoa. Ekainaren 17an ospatuko da, ilunabarrez. 19:00etan udaburuko suaren lehen garra piztuko da Agirre Lehendakaria plazan. Aitzbitarteko Lagunak elkarteko ordezkariak arduratuko dira horretaz. Larruz jantzita, ardagaia erabiliko dute udaburuko…
-
Zabaldu da bitakora: Atlantikaldiak 10. edizioko lehen artisten izenak iragarri ditu
gehiago irakurri: Zabaldu da bitakora: Atlantikaldiak 10. edizioko lehen artisten izenak iragarri dituRodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, aurten Errenteriako oholtzetara igoko diren artistak. Irailaren 14tik 17ra ospatuko da aurten jaialdiaren 10. edizioa, ‘BITAKORA’ lelopean. Aizpea Otaegi Errenteriako jarduneko alkateak, Maite Gartzia Errenteriako jarduneko kultura zinegotziak, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko kultura diputatuak…
-
50 urteko elkarbizitza bete edo beteko duten bikoteen omenaldia egingo da aurtengo Madalenetan ere
gehiago irakurri: 50 urteko elkarbizitza bete edo beteko duten bikoteen omenaldia egingo da aurtengo Madalenetan ere50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia egingo zaie Madalenetan berriro ere. Oraingo honetan, uztailaren 22an izango da, hauteskunde orokorrak direla eta. Hori dela eta, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea ekainaren 30a baino lehen egin beharko da. Parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko…
-
Ekainaren 9, 10 eta 11n Eztena jaialdiak herriko kaleak hartuko ditu
gehiago irakurri: Ekainaren 9, 10 eta 11n Eztena jaialdiak herriko kaleak hartuko dituBadator 2023ko Eztena antzerki jaialdia. Kalearen gaia abiapuntu hartuta ekainak 9, 10 eta 11ko asteburuan arte eszenikoek girotuko dute Errenteria. Hiru egun horietan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak eta astean zehar antolatu diren tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta eszenatokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Gaztaño auzoan eta…
-
Cristobal Aguiló Dominguezen ‘No te pierdas nada’ lanak iragarriko ditu 2023ko Madalenak
gehiago irakurri: Cristobal Aguiló Dominguezen ‘No te pierdas nada’ lanak iragarriko ditu 2023ko MadalenakCartagenako Cristobal Aguiló Dominguezen ‘No te pierdas nada’ kartelak irabazi du XXXVII. Madalenetako Kartel Lehiaketa. Arkaitz Barriola eta Koro Herrero diseinatzaileek, Garbiñe Ramirez Xenpelar tailerretako irakasleak, José Manuel Martinez Jai Batzordeko kideak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak osatutako epaimahaikoak 152 lanen artean hautatu du gaur, maiatzaren 31a, eta beraz, hori izango da 2023ko Madalenak iragarriko…
-
‘Igandeak dantzan’ Zumardian izango da ekainaren 4an
gehiago irakurri: ‘Igandeak dantzan’ Zumardian izango da ekainaren 4anDatorren igandean, ekainaren 4an, ‘Igandeak dantzan’ berezia izango da; izan ere, Galtzarabordako kiroldegitik Zumardira aterako baita ekimena. Adinekoek udarari hasiera emango dion dantzaldi honetaz gozatzeko aukera edukiko dute, zuzeneko musikaz lagundurik, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Pertsona erretiratuak elkar ezagutzeko, gustuko dituzten dantzak bizitzeko eta herriko kultur ekintzetara hurbiltzeko helburuz sortu zen ekimen hau urtarrilaren 22an. Ordutik,…
-
Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa ikusgai Xenpelar Etxean
gehiago irakurri: Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa ikusgai Xenpelar EtxeanGaur, maiatzak 22, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVII. Kartel Lehiaketaren kategoria orokorreko eta haurren kategoriako aurrez hautatutako lanak erakutsiko dituen erakusketa. Madalenak 2023ko kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea maiatzak 31n bilduko da. Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute maiatzaren 30a…