-
Urriaren 24an, pop-rock-fusio feminista Emakumeen Etxean Trouble Womanen eskutik
gehiago irakurri: Urriaren 24an, pop-rock-fusio feminista Emakumeen Etxean Trouble Womanen eskutikDatorren asteartean, urriaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Emakumeen Etxeko Batzarrak kontzertu akustiko elkarrizketatua antolatu du Nagore Férnandez, Trouble Woman, abeslari eta konpositore errenteriarrarekin. Proiektu honetan Nagore Fernández Mateosek ahotsa jartzen die bere abesti propioei bere bizipenak kontatzen. Estilo eta hizkuntza desberdinekin jolasten du, beti genero perspektiba batetik abiatuta. Bere estiloa pop-rock-fusio feminista bezala izendatzen du. Musikaren…
-
‘Hitz egin dezagun…heriotzaz’ zikloa abiatuko dute Lekuona Fabrikan
gehiago irakurri: ‘Hitz egin dezagun…heriotzaz’ zikloa abiatuko dute Lekuona FabrikanUrriaren amaieran, ‘Hitz egin dezagun…’ ekimenaren lehen zikloa abiatuko da Lekuona Fabrikan. Formatu berri horren bidez, partekatzeko zailak izan daitezkeen gaiei ikuspegi anitzetatik heldu nahi zaie parte-hartzaileek horren inguruan hitz egiteko aukera izan dezaten. Heriotza izango da lehen topaketa hauetarako hautatu duten gaia: alderdi horrek ezinbestean osatzen du bizitzaren zati bat, baina, aldi berean, beste…
-
Neguko solstizioa-San Tomas Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute
gehiago irakurri: Neguko solstizioa-San Tomas Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu duteNeguko solstizioa-San Tomas batzordea martxan da eta azken urteetako ohitura jarraituz ‘Neguko solstizioa-San Tomas Eguna 2023’ iragarriko duen VI. kartel lehiaketa antolatu du. Oinarriak hemen ikus daitezke, eta lanak jasotzeko epea azaroaren 15ean amaituko da. Gainera, edozein zalantza argitzeko eskaerak santomasgurea@gmail.com helbidera bidal daitezkeela adierazi dute antolatzaileek. Lehiaketak herritarren parte-hartzea are gehiago sustatu nahi du.…
-
Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean Cristobal Gamon ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko
gehiago irakurri: Errenteriako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean Cristobal Gamon ikastetxearen 50. urteurrena ospatzekoIgandean, Errenteriako Musika Bandak bat egingo du Cristobal Gamon Ikastetxearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Horrela, igandean, hilak 22an, 12:30ean, Errenteriako Musika Banda osatzen duten 60 musikariek publiko guztientzako kontzertua eskainiko dute Cristobal Gamon Ikastetxearen patio estalian. Errenteriako Musika Kultur Elkarteko arduradunek honako hau adierazi dute: “kontzertu honek helburu bikoitza du. Batetik, merezitako omenaldia eskaintzea ikastetxean…
-
San Tomas eguneko artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera epea zabalik
gehiago irakurri: San Tomas eguneko artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera epea zabalikSan Tomas egunaren antolaketa dela eta, Udalak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur urriaren 16an irekiko dela eta azaroaren 13an amaituko dela. Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura…
-
Filosofiaren Plazako saioei ekingo zaie berriz Lekuona Fabrikan
gehiago irakurri: Filosofiaren Plazako saioei ekingo zaie berriz Lekuona FabrikanFilosofiaren Plazaren hirugarren edizioan, diziplina ezberdinetako artistekin elkarlanean jarraituko dute Lehen Hezkuntzako 4-6. mailetako gaztetxoek Azaroaren 3an hasita, hilean behin izango dira saioak, 17.30etik 19.30era Izen-ematea doakoa da eta sarrerak.errenteria.eus webgunean nahiz Lekuona Fabrikan egin daiteke. Sormenaz gozatzeko, harekin jolasteko, ikertzeko eta haren inguruan pentsatzeko hastear da berriz ere Filosofiaren Plaza egitasmoa Lekuona Fabrikan. Hirugarren…
-
AlaBEERga Fest Garagardo Azoka egingo dute datorren astean Alabergan
gehiago irakurri: AlaBEERga Fest Garagardo Azoka egingo dute datorren astean AlaberganI. Garagardo Azoka egingo dute hurrengo astean Alaberga auzoan, AlaBEERga Fest izenburupean, bertako auzo elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalaren nahiz herriko hainbat komertzioren laguntzarekin. Lau egunez egingo da azoka Alabergako plazan, ostegunetik igandera, 18:00etatik aurrera. Denera 18 garagardo dastatzeko eta edateko aukera egongo da, jatorri zein mota askotarikoak: Euskal Herrikoak nahiz atzerrikoak; zerbeza arruntak zein…
-
Inauteri Batzordearen lehen bilera datorren asteazkenean izango da
gehiago irakurri: Inauteri Batzordearen lehen bilera datorren asteazkenean izango da“Inauteri herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Inauterietako Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak. Lehen bilera, datorren urriaren 18an izango da, asteazkenean, 18:30etan, Reina Aretoan. Udaletik herriko talde, konpartsa eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzeko deia egin nahi diete.
-
Kontzertua egongo da ostiralean, Oarsomusika Elkartearen eskutik
gehiago irakurri: Kontzertua egongo da ostiralean, Oarsomusika Elkartearen eskutikOarsomusika Elkarteak kontzertua antolatu du ostiralerako, hilak 13rako, Niessen Kulturgunean. Bertan parte hartuko dute honako taldeek: Kaleko Urdangak, The Prowlers eta Streetwise. 19:30ean irekiko dituzte ateak eta kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai sarrerak.errenteria.eus wegunean.
-
Butakat, gazteentzako ikusle tailerra antolatu dute Lekuona Fabrikan
gehiago irakurri: Butakat, gazteentzako ikusle tailerra antolatu dute Lekuona FabrikanErrenteriako Udalak Butakat, 2006 eta 2009 artean jaiotako gaztetxoentzako ikusle tailerra jarri du abian, euren ikusle bizitzari gehiago eskatzen dioten gazteei zuzendutakoa, hain zuzen ere. 2023-24 ikasturtean, urritik ekainera, hilean behin elkartuko dira (17:30etik 19:30era) parte-hartzaileak diziplina anitzetako artistekin hartu-eman berezia partekatzera. Asmoa da, gazteei publiko gisa duten esperientzia hobetzeko tresnak eskaintzea baina ez teoriatik,…
-
Bisita gidatuak antolatu dituzte Errenteriako hiru eraikin berezitan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan
gehiago irakurri: Bisita gidatuak antolatu dituzte Errenteriako hiru eraikin berezitan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan‘Errenteriako ondarea bizirik!’ lelopean, bisita gidatuak egongo dira urriko eta azaroko asteburuetan, herriko hiru eraikin berezitan: Lekuona Fabrika, Fanderiako Errota y Jantziaren Zentroa Aurten ere, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundiek hainbat jarduera koordinatu dituzte Ondarearen Europako Jardunaldien barruan; oraingoan, ‘Ondarea bizirik! – Patrimonio vivo’ lelopean. Errenteriak bat egin du jardunaldi horiekin, hiriko hiru eraikinetan bisita…
-
Neguko solstizioa-San Tomas Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu prestaketa lanetan parte hartzera
gehiago irakurri: Neguko solstizioa-San Tomas Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu prestaketa lanetan parte hartzera• Bestalde, jakinarazi du txistorra-postuak jartzeko eskaera egiteko epea irekita dagoela Errenteriako Neguko solstizioa-San Tomas Batzordea osatzen duten elkarte zein norbanakoak hasi dira aurtengo festa prestatzen eta herritarrak animatu nahi dituzte ostiralean, hilak 6ean, 19:00etan Merkatuzarren egingo duten bileran parte hartzera. Bestalde, jakinarazi dute Neguko solstizioa-San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera epea zabalik dela…