-
Urria eta abendua bitarteko arte eszenikoen programazio zabala aurkeztu du gaur Udalak
gehiago irakurri: Urria eta abendua bitarteko arte eszenikoen programazio zabala aurkeztu du gaur UdalakUrria eta abendua bitartean musika eta arte eszenikoen programazio zabala eskainiko da Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturgunean adin zein gustu guztietara zuzenduta. Kalitate handiko lanak ikusteko eta punta-puntako antzezle, dantzari nahiz musikariz gozatzeko aukera edukiko dute bertara gerturatzen diren guztiek. Urriko lehen ikuskizuna hilaren 7an iritsiko da Lekuona Fabrikara. Hofe x 4:40 taldeak eta Ben…
-
Klown jardunaldiak antolatu dituzte Errenterian
gehiago irakurri: Klown jardunaldiak antolatu dituzte ErrenterianLes Underklowns klown amateur taldeak, Niessen Elkartearekin lankidetzan, klown diziplina artistikoarekin lotutako jardueren programazio zabala antolatu du urrian hasi eta urte amaiera arte. Antolatzaileek adierazi dute Klown jardunaldien helburua dela herritar guztiei hainbat ikuspegitatik ezezaguna den unibertso hau aurkeztea, berezitasunetako batzuk ezagutaraztea eta fantasiazko mundu hori jendeari hurbiltzea. Horretarako, batetik, Klown eta risoterapia tailer irekiak…
-
Udal txistulari taldearen urriko emanaldiak
gehiago irakurri: Udal txistulari taldearen urriko emanaldiakHona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak: Urriaren 8an, 09:00etan: diana Agustinak auzoan Igande honetan 9:00etatik Gaztelutxotik abiatuta, Agustinak auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak. Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute. Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak:: – ‘Osintxu’, Bonifazio Laskurain Olano – ‘Plaza zaharra’, Jose Ignazio Ansorena Miner Urriaren 15ean,…
-
Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute Kilometroak-en ataritan
gehiago irakurri: Andra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute Kilometroak-en ataritanAndra Mari Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, irailaren 28an, 20:00etan, Maria Magdalenaren Basilikan, Kilometroak 2023ko atariko jardueren baitan. Emanaldian ‘Emakume bertsolariak XIII-XVI’ izeneko programa interpretatuko dute, Euskal Herriko hainbat emakumek XIII-XVI mendeetan idatzitako bertsoez osatua, garai haietako doinuekin libreki musikatuta. Kontzertua Andra Mari Abesbatzako emakumeek eskainiko dute, bakarlari Lucia Gómez Aizpurua arituko da,…
-
Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Errenterian eskainiko duten ikuskizuna ikusteko sarrerak
gehiago irakurri: Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Errenterian eskainiko duten ikuskizuna ikusteko sarrerakUrriaren 21ean, ‘Juneren Hegoak Eguna’ ekimenaren baitan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan. Sarrerak bihar jarriko dira salgai, 12:00etan, http://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean, 6 euroan. Ekitaldi hau elkarte errenteriarraren egun handiko plater nagusietako bat izango da, hamargarren urteurrena ospatzen ari den honetan. Eguna jardueraz josita egongo da 11:00etan…
-
Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia izango da urriaren 1ean
gehiago irakurri: Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia izango da urriaren 1eanIritsi da Kilometroak 23 urte luze bateko lanaren bukaera jaia. Urriaren 1ean, Orereta ikastolaren eskutik, egun handia antolatu da Errenterian. Urte osoan ardatz izan den Erriola lelopean, Gipuzkoako Ikastolen jaiaren 47. edizioarekin, Kilometroak Egunarekin, biribilduko dituzte 2023ko Kilometroak, Orereta Ikastolaren 60. urteurrenerakin ere bat eginez. Festaz gozatu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu. Euskara eta…
-
Share nazioarteko dantza proiektua eta Dantza Hirian jaialdia Errenterian
gehiago irakurri: Share nazioarteko dantza proiektua eta Dantza Hirian jaialdia ErrenterianDantzaz beteriko egunak datoz Errenteriara: nazioarteko Share proiektutik sortutako ‘My Dearest Rituals’ ikuskizunaren estreinaldia izango da Lekuona Fabrikan, ostegunean, eta Dantza Hirian jaialdiko hiru pieza ikusteko aukera larunbatean. Hala azaldu dute gaur prentsa aurrean Aizpea Otaegi alkateak, Natasa Zavolovsek Share proiektuko buru eta produktore exekutiboak eta Myriam Arkaia Dantza Hirianeko zuzendari eta sortzaileak. Nazioarteko proiektua…
-
Errenteriako Musika Bandak “Suite Galaica” obra eskainiko du larunbatean Atlantikaldian
gehiago irakurri: Errenteriako Musika Bandak “Suite Galaica” obra eskainiko du larunbatean AtlantikaldianAbuztuko etenaldiaren ostean, Errenteriako Musika Bandak denboraldiko bigarren zatiari helduko dio, Atlantikaldiaren barruan larunbatean eguerdiko 12:30ean Herriko Plazan eskainiko duen kontzertuarekin hasita. “Bi Lurralde Hizkuntza Bat” izenburupean, Musika Bandak Galizia eta Euskal Herriaren arteko musika bidaia proposatuko du, Anton Alcalde konpositore galiziarraren “Suite Galaica” obra ardatz nagusi hartuta. Kontzertuan Errenteriako Musika Bandarekin batera, Gipuzkoako Galizia…
-
Udal liburutegiko 2023-2024 ikasturterako literatura eskaintzan parte hartzeko izen-emateak zabaldu dira
gehiago irakurri: Udal liburutegiko 2023-2024 ikasturterako literatura eskaintzan parte hartzeko izen-emateak zabaldu diraHerritarrek literaturara eta irakurketara ahalik eta hurbilpenik positiboena izateko helburuz, Udal liburutegiak ekintza proposamen zabala eskainiko du 2023-2024 ikasturterako. Hauetan parte hartu ahal izateko izen-emateak gaur bertan aktibatu dira eta tailerrak urritik aurrera jarriko dira martxan. Saio hauetan jatorri desberdinetako idazleen testuak irakurtzeko aukera egongo da, taldean irakurketa horiek partekatzeko, ozen kontatutako istorioez gozatzeko, etab.…
-
Bizikletek Errenteriako kaleak hartuko dituzte larunbatean Atlantikaldiako Ziklobiran
gehiago irakurri: Bizikletek Errenteriako kaleak hartuko dituzte larunbatean Atlantikaldiako ZiklobiranKaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek antolatutako ekimena izango da. Txirrindularien eskubideak aldarrikatuko dituzte Foruen Plazatik Panierrera egingo den ibilbidean. Kaleko Txirrina eta Gurpil Artean elkarteek Ziklobira ekimena antolatu dute Atlantikaldiko jaialdiaren markoan. Irailaren 16an, larunbatean, egingo da jarduera eta bere helburu nagusia bizikletek dagokien espazioa hartzea izango da, txirrindularien eskubideak aldarrikatzearekin batera. Foruen Plazatik…
-
Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek mural bat sortuko dute begirada desberdinetatik Atlantikaldian
gehiago irakurri: Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek mural bat sortuko dute begirada desberdinetatik AtlantikaldianIxiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak proiektua ezagutzera emango dute jaialdiko hiru egunetan. Feminismoa, politika, interkulturalitatea, haurrak eta adinekoak eta ekologia bezalako gaiak islatuko dituzte muralean. Atlantikaldiako hiru egunetan Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak izeneko proiektua garatuko dute. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, Mural (H) Erritua osatuko dute, beraien esanetan herriaren garapen…
-
Atlantikaldiak 59 jarduera eta emanaldi ezberdin eskainiko ditu hilaren 14tik 17ra bere hamargarren edizioan
gehiago irakurri: Atlantikaldiak 59 jarduera eta emanaldi ezberdin eskainiko ditu hilaren 14tik 17ra bere hamargarren edizioanAurten ere, Itsas Elkarrizketak ekimenaren bidez, nazioarteko eta bertako sortzaileak taula gainean elkarrekin ariko dira Errenteriako oholtzetan. Ohi bezala, jaialdiko ekintza guztiak doakoak izango dira eta ez da sarrerarik beharko. Hala ere, ekimen batzuetan izen-ematea beharrezkoa izango da. Programa osoaren berri eman du gaur Atlantikaldia jaialdiak: musika, dantza, artea, literatura, historia eta gastronomiaren inguruko 59…