-
Noski! liburu-dendak poesia solidarioaren saioa egingo du gaur arratsaldean, Juneren Hegoak elkartearen alde
gehiago irakurri: Noski! liburu-dendak poesia solidarioaren saioa egingo du gaur arratsaldean, Juneren Hegoak elkartearen aldeErrenteriako Noski! liburu-dendak laugarren urtez jarraian poesia solidarioaren saioa antolatu du, Poesiaren Nazioarteko Egunaren barruan. Aurten, Juneren Hegoak elkarteari eskainiko zaio. Hala, gaur arratsaldean, 18:30ean, literaturarekin lotutako hainbat pertsonak, hala nola Aitor González, Amada Bodón, Eva Berian Estévez, Irene Sotelo, Lourdes Dominguez Carrasco, Maite Lorenzo Sánchez, Mercedes García Sieira, MMar Estébez García, Naroa Martínez, Patricia…
-
Herri Arte Eskolak ate irekien saioak antolatu ditu datorren asterako
gehiago irakurri: Herri Arte Eskolak ate irekien saioak antolatu ditu datorren asterakoHerri Arte Eskolak herritar orori zuzenduriko ate irekien saioak egingo ditu martxoaren 20tik 25era. Era honetan, 8 urtetik gorako haurrentzako eta helduentzako hezkuntza-eskaintza osoa bertatik bertara ezagutu ahal izango dute diziplina hauetan: musika instrumentu espezialitateak, dantza, antzerkia, arte plastiko-ikusizkoak eta hitza eremua. Musika ez beste espezialitateetan esteka honen bidez eman behar da izena, eta bertan…
-
San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera datorren ostegunean izango da
gehiago irakurri: San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera datorren ostegunean izango daApirilaren 23an ospatuko da San Marko erromeria gotorlekuan eta inguruetan. Eguna ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten, lehen bilera baterako gonbita luzatu nahi dei Udalak herriko eragileei. Bilera martxoaren 23an izango da, 18:30ean Reina Aretoan.
-
Opera protagonista izango da ostiralean Errenteriako Musika Bandak eta Marife Nogales mezzosopranoak eskainiko duten kontzertuan
gehiago irakurri: Opera protagonista izango da ostiralean Errenteriako Musika Bandak eta Marife Nogales mezzosopranoak eskainiko duten kontzertuanArgazkian, ezkerretik eskuinera: Iñaki Queralt, Herri Arte Eskolaren lehendakaria; Marife Nogales mezzosopranoa eta Alain Ayerdi, Errenteriako Musika Bandaren zuzendaria. Ostiral honetan, martxoaren 17an, 20:00etan, Errenteriako Musika Bandak Marife Nogales mezzosopranoarekin batera eskainiko duen opera kontzertua izango da Fatimako elizan, Alain Ayerdiren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte. Mezzosopranoa Errenteriako Musika Bandarekin batera aritu zen…
-
Zaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu
gehiago irakurri: Zaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu dituZaria Koru Eskolak udaleku musikalak antolatu ditu bigarren aldiz. Egonaldia uztailaren 2tik 8ra izango da, Beizaman, eta 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako umeei dago zuzenduta. Izen-ematea zabalik dago, plazak agortu arte, info@zariakorueskola.eus emailean zein 635 200 962 (goizez) eta 646 213 948 (arratsaldez) telefono zenbakietan.
-
Suhar gizon koruak kontzertua eskainiko du igandean Agustinetako elizan
gehiago irakurri: Suhar gizon koruak kontzertua eskainiko du igandean Agustinetako elizanIgandean, EMKE Musika Kulturaren Elkarteak “Gure Bakarlariak” ziklo ibiltariaren barruan antolatuta, Suhar gizon koruak kontzertua eskainiko du. Hitzordua 19:30ean izango da, Aguztinetako elizan, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Suhar Gizon Korua 2018ko udazkenean sorturiko gizonezkoen abesbatza da, ahots grabeen errepertorioa maila gorenean lantzeko helburuarekin, kantu koralean esperientzia handiko hogeita hamar bat ahots…
-
Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko dute igandean
gehiago irakurri: Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkartearen aldeko kontzertu solidarioa eskainiko dute igandeanNiessen Elkarteak antolatuta, igandean, hilak 12, eguerdiko 12:00etan, Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkartearen aldeko kontzertu solidarioa izango da Madalena basilikan. Musika errepertorioa Donostiako Easo Abesbatzako beteranoen taldeak eskainiko du. Sarrera doakoa izango den arren, bertaratzen direnek diru-ekarpena egin ahal izango dute sarreran egongo den kutxan. Jasotako diru guztia Afagiri laguntzeko izango dela jakinarazi dute Niessen Elkartetik.…
-
Inauteriak hemen dira
gehiago irakurri: Inauteriak hemen diraGaur, hilak 16, Azeri dantzak emango die hasiera sagetan oinarrituko diren Errenteriako inauteri egunei eta aurtengoan ere, Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak gehituko zaizkio ekitaldiari. Izan ere, eurak izango baitira mozorroen festaren pregoia udaletxeko balkoitik eskainiko dutenak. Beraiekin batera, jakina, Sardina-zaharra ere izango da. Jose Mari Carrerek sortu zuen Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaien istorioa.…
-
Irakurketa errazeko saio berria egongo da ostiralean
gehiago irakurri: Irakurketa errazeko saio berria egongo da ostiraleanIrakurketa errazeko saio berria antolatu du Lau Haizetara elkarteak. Hitzordua otsailaren 17an izango da, 18:00etan, elkartearen egoitza berrian, Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean (Madalen kalea, 27). Bertan, irakurketa euskaraz garatu nahi duen pertsona ororentzako bideratuko dute saioa, Ander Eizagirreren ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ liburua irakurriz. Izen-ematea: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidean edo 688 765 398 telefonora deituz.