Udal biblioteka

Biblioteka publikoa da:

  • Herritarrei zuzendutako zerbitzu irekia eta doakoa.
  • Adin guztietara zuzenduta.
  • Informazio, ezagutza eta aisialdirako sarbide presentziala eta onlinekoa.
  • Komunitatea, entzute aktiboaren bitartez erabiltzaileei euren beharren araberako zerbitzuak eskainiz.
  • Gizarte-harremanak, kultura-aniztasuna, parte-hartzea, kulturartekotasuna, sorkuntza eta garapen pertsonala hobetzeko aukera.
  • Tokiko informazioa eta memoria.
  • Irakurketarako eta idazketarako laguntza, espiritu kritikoaren prestakuntza eta garapena.
  • Euskadiko Liburutegien Sarearen zati aktiboa.

Askatasuna, oparotasuna eta gizartearen eta gizabanakoen garapena funtsezko giza balioak dira. Balio horiek lortzeko, herritarrek ondo informatuta egon behar dute beren eskubide demokratikoak egikaritzeko eta gizartean rol aktiboa izateko. Parte-hartze konstruktiboa eta demokrazia sendotzea hezkuntza egoki baten zein ezagutza, pentsamendu, kultura eta informaziorako sarbide aske eta mugarik gabearen mende daude.  (UNESCO, 2022)

HELBIDEA:
Ugarritza etorbidea 1, 20100 Errenteria, Gipuzkoa
EPOSTA:
biblioteka.lekuona@errenteria.eus
TELEFONOA:
943 44 96 35

ORDUTEGIA:
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-20:00
Larunbatetan: 9:00-14:30
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:30