Errenteriako musikak kontzertuz betetako udaberriko zikloa zabalduko du Koldo Mitxelena ikastetxean

Errenteriako Musika Banda igande honetan itzuliko da Koldo Mitxelena Ikastetxera, apirileko kontzertuarekin, emanaldiz betetako udaberri zikloari hasiera emateko. Jai-giroan, kontzertuak egitarau zabala eskainiko du, Julian eta Felix Lavilla errenteriar konpositoreen ‘Talay-Mendi’ obrak zabalduko duena. Hitzordua datorren igandean, apirilaren 23an izango da, 12:30ean, Koldo Mitxelena Ikastetxean.

Kontzertuan zuzendari izango den, Aitor Mitxelenak, emanaldiaren egitaraua sortu du aipatutako Julian eta Felix Lavillatarren ‘Talay-Mendi’ konposizioarekin hasita. Musika Kultur Elkartea bere artxibo zabalean egiten ari den “Urrats Bat Aurrera” programaren baitan egindako berreskuratze historikoaren lanaren barruan kokatzen da obra honen programazioa.

Kontzertu-egitarauak alaitasunez eta jai-giroan eramango du publikoa Raimundo Sarriegiren ‘Andre Madalen eta Baratzeko Pikuak’, Perfecto Artolaren ‘Beasain Festivo’ edo Beatles edo Neil Diamond bezalako poparen historiako klasiko handien konposizioetan zehar.