Niessen Kulturgunea

1929. urtekoa da Niessen eraikina, enpresa izaera zuen hasiera hartan eta material elektroteknikoa eta bakelitazko objetuak egiten ziren bertan.

Garai bateko Niessen fabrika eraberrituan sortu zen Niessen Kulturgunea. Tamaina handiko eraikin honetan daude kokatuak ondoko proiektuak:

  • Niessen Kulturguneko auditorioa
  • Herri Arte Eskola
  • Dantzagunea
  • Eresbil, musikaren euskal artxiboa