Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

13

martxoa 10 / 19:00

8e

Fatiman maiatzaren 13tik urriaren 13ra izan ziren agerraldien mendeurrena ospatu zen 2017an. Ospakizun horiek Peripécia Teatroren 13. urteurrenarekin egin zuten bat eta urte horretako sormen-lana euren 13.a izan zen. Hiru artzaintxoak, Fatimako iragarleak izateaz gain, 2004an estreinatu zen antzerki talde honen lehen lanaren pertsonaiak dira: Iberia – La loca historia de una Península. Seinale horiek kontuan harturik, antzezlanari 13 izenburua jarri zioten eta 2017ko maiatzean estreinatu zen Cova de Iriatik 40 kilometrora. Oinez joan daiteke!

13 antzezlanak ez dauka thriller biblikotik hurbil dagoen narrazio-ildorik, ez eta Fede paranormalari buruzko ildo komikorik ere. Mirari-fanatismoari buruzko ildo satirikorik ere ez du jarraitzen, ez eta, Lehen Mundu Gerra bete-betean zegoela, Portugalen maitasun bila eta falta izan zuten babesaren bila zebiltzan hiru umeri buruzko ildo dramatikorik ere.

 

Fitxa artistikoa

  • Konpainia: Peripécia Teatro
  • Egilea: Peripécia Teatro
  • Zuzendaria: José Carlos Garcia
  • Aktoreak: Ángel Fragua, Noelia Domínguez eta Sérgio Agostinho

 

[/box]

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: antzerkia
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Publikoa: 12 urtetik gorakoentzat

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

+ ATARIAN
Ikuskizunen ostean artistekin solasaldi bat izateko aukera. Une berezi bat, ardo kopa batekin lagunduta. Animatzen al zara?

TAULARTEAN PROGRAMA

Xehetasunak

Data:
martxoa 10
Ordua:
19:00
Prezioa:
8e
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala