Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

70 Binladens

abuztua 21 / 22:00

Doan

Raquel desesperatutako emakumea da. 35.000 euro behar ditu derrigor (“70 binladens” gisa ezagutuak) eta datozen 24 ordutan behar ditu. Duen azken irtenbidea banketxeak mailegu bat ematea da.

Transakzioa amaitzear dagoen unean, bi lapur sartuko dira bankuan eta Raquel egoera zailean geldituko da, ez du aukerarik: denbora bere aurka doa eta diruarekin atera behar du handik edonola, edozein preziotan.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Koldo Serra
  • Gidoia: Asier Gerricaechebarria, Javier Echániz, Juan Gil Bengoa
  • Aktoreak: Emma Suárez, Nathalie Poza, Hugo Silva, Bárbara Goenaga, Daniel Pérez Prada

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Zinema
  • Publikoa: Helduak
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Iraupena: 100’

GONBIDAPENAK

  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak abuztuaren 14an jarriko dira eskuragarri.

  • Non?

      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)

      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo abuzguaren 20ko 12:00ak arte)

  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.

  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

EKITALDIAN:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.

  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.

  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.

  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak

  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

 

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

 

 

Xehetasunak

Data:
abuztua 21
Ordua:
22:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala