Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

JULE (Hortzmuga Teatroa)

urtarrila 2 / 12:00

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2021-01-02 at 17:00

3€

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki.

Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.

Familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da Jule. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko Hortzuma Teatroaren modu berezia nabarmen ageri dira.

 Fitxa artistikoa:
  • Sorkuntza: Hortzmuga Teatroa
  • Aktoreak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa
  • Soinu-teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre
  • Musika-zuzendaritza eta -konposizioa: Aranzazu Calleja
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz, Iñaki Aguinaga
  • Jantziak: Iban López
  • Dramaturgia: Izpiñe Soto
  • Zuzendaritza artistikoa: Rosa Díaz, Hortzmuga Teatroa

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 60′

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

KULTUR MALUTAK

Xehetasunak

Data:
urtarrila 2
Ordua:
12:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala