Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

MERI. MARI eta LARI (Eidabe)

maiatza 7 / 18:00

Doan

Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak  dira, “Sentipenak askatu” diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktoresarekin batera sortutako ikuskizun hau  umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Fitxa artistikoa:

  • Gidoia: Galder Perez
  • Sorkuntza eta antzezleak: Maria Urcelay eta Yogurinha Borova
  • Jantziak: Miguel Biurrun
  • Espazio eszenikoa: Maria Urcelay Eta Yogurinha Borova
  • Diseinu grafikoa: Higi Vandis
  • Musika: Yogurinha Borova
  • Ekoizpena: Lari Produkzioak
  • Banaketa: Eidabe

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 50’

 

Sarrerak: DOAN

Sarreren salmenta:

  • Online:: https://bibe.me
  • Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, sarrerik gelditzen bada.
OHARRAK

  • Eserleku egokitua behar izanez gero, faborez kulturakreaktiboa@errenteria.eus helbidera idatzi, edo deitu 943449634 telefonora.
  • Sarrera deskontuarekin erosteko ezinbestekoa izango da kulturakreaktiboko bazkide txartela ikuskizunaren egunean eramatea.
  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

  

Xehetasunak

Data:
maiatza 7
Ordua:
18:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
,