Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ADELA ETA MARTIRIO BERNARDA ALBAREN ETXEAN – Naita produkzioak

azaroa 23 / 19:00 - 20:00

8€

Estreinekoz euskaraz taulagainean, Federico García Lorcaren antzezlan ezaguna.

“Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean” umore ukituak dituen drama da, musikal bat, groteskoa eta poetikoa. Tragikomedia abestu eta bisualki deigarria, mundu itxi, sakon eta itogarria gogora ekartzen duena eta grima eragin dezakeen arren, erakarpen handia sortzen duena egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz.

Adela eta Martirio, euren etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira, amodio eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu oso ezberdinekin. Haien bitartez iritsiko zaigu istorioa, narratzaile gisa kontatuz, edota gainerako pertsonaiak eszenografiarekin, objektuen manipulazioarekin edo beren ikuspegitik gorpuztuz. Proposamen honetan hildakoen mundutik datoz gurera beren historia kontatzera. Haiei gertatu zitzaiena egun errepika ez dadin.

“Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean” testua eta irudien poesia uztartuz planteatzen den ikuskizuna da. Bere indar espresiboa, maquillaje maskarek eragiten duten mugimendu adierazkorrek, zuzeneko musikak, abestiek eta elementu eszenikoen transformazioan datza.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia: Nerea Ariznabarreta \ Virginia Galván

  • Sorkuntza: Nerea Ariznabarreta \ Saioa Iribarren

  • Zuzendaritza: Saioa Iribarren
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta \ Irene Hernando
  • 3.0_Dossierra

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia

  • Hizkuntza: Euskaraz

  • Publikoa: helduak – gazteak

  • Iraupena: 65’

  • Sarrerak: 8
    %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
    %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

    Sarreren salmenta:

  • →  Online: bibe.me

  • → Niessengo harrera bulegoan

  • → Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

  • Xehetasunak

    Data:
    azaroa 23
    Ordua:
    19:00 - 20:00
    Prezioa:
    8€
    Kategoria Ekitaldi: