Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Agur Etxebeste

abuztua 14 / 22:00

Doan

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da “osasun arazoengatik”. Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendariak: Asier Altuna, Telmo Esnal
  • Gidoia: Asier Altuna, Telmo Esnal eta Nagore Aranburu.
  • Ekoiztetxeak: Irusoin, La Fidèle Production, Kilima Media eta Etxebeste Film A.I.E.
  • Ekoizleak: Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso eta Jokin Etcheverria.
  • Ekoizle eragileak: Fernando Larrondo, Miguel Menéndez eta Nerea Rodríguez
  • Zuzendari Laguntzailea: Aitor Vitoria
  • Produkzio zuzendaria: Ander Sistiaga
  • Zuzendaritza artistikoa: Peio Villalba
  • Argazki zuzendaritza: Gaizka Bourgeaud
  • Muntaia: Laurent Dufreche eta Raúl López
  • Zuzeneko Soinua: Pablo Bueno
  • Soinu diseinu eta muntaia: Xanti Salvador
  • Musika: Javi P3z
  • Makillajea: Lola López
  • Ile-apainketa: Itziar Arrieta
  • Jantzien diseinua: Saioa Lara
  • Efektu bereziak: El Ranchito

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Zinema
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: Euskaraz
  • Iraupena: 90’

GONBIDAPENAK

  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak abuztuaren  7an jarriko dira eskuragarri.

  • Non?

      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)

      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo abuzguaren 13ko 12:00ak arte)

  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.

  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.

EKITALDIAN:

  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.

  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.

  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.

  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak

  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

Xehetasunak

Data:
abuztua 14
Ordua:
22:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala