Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

ARTIFISHAL (GnatZinema)

apirila 14 / 19:00

Doan

Pertsonei, ibaiei eta arrain basatien etorkizunaren eta haien euskarri den ingurumenaren aldeko borrokari buruzko filma da Artifishal. Basa izokinak desagertzeko zorian egotea, arrain hazkuntzak eragindako mehatxuak eta gizakiok naturan etengabe federik ez izatea aztertzen ditu.

Fitxa:

  • Zuzendaria: Josh Murphy
  • Urtea: 2019
  • Hizkuntza: Ingelesa, euskarazko azpitituluekin
  • Iraupena: 75′

GnatZinema:

I. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zine Erakustaldiko saioa. Filma ikusteaz gain, saio honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendaria den Enrique Ramosek Irekibai proiektuaren berri emango du. Europako Erkidegoko LIFE finatza-tresnaren laguntza jaso duen proiektu honen baitan, Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien konektibitate eta habitaten hobekuntzak burutu dira.

Informazio gehiago:

Gonbidapenak:

  • Online: Bibe.me

  • Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, sarrerik gelditzen bada.

OHARRAK

  • Eserleku egokitua behar izanez gero, faborez kulturakreaktiboa@errenteria.eus helbidera idatzi, edo deitu 943449634 telefonora.
  • Sarrera deskontuarekin erosteko ezinbestekoa izango da kulturakreaktiboko bazkide txartela ikuskizunaren egunean eramatea.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Xehetasunak

Data:
apirila 14
Ordua:
19:00
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi: