Nora zoazen dakizunean… argi al daukazu zuk aukeratutako bidetik zoazela? Ala eraman zaitzaten uzten duzu? Gure erabakietatik, zenbat dira guk geuk hartutakoak eta zenbat dira errutinak eragindakoak?
Zirku-ikuskizun bat, bizitzako erabakiei eta joanekoa baino ez den bidaia batean aukeratu behar dituzun bideei buruz.
Zuzendaritza koreografikoa, irudia eta mugimendua: Mar García Serrano
Musika zuzendaritza eta sorkuntza: Harry Bird
Jantziak: Vanessa Escalada Studio
Eszenografia eta atrezzoa: The Funes Troup
Argiztapenaren diseinua: RLM
Argazkia eta bideoa: Argazki Mahatu
Ikuskizunaren fitxa
Mota: Antzerkia
Publikoa: Famili artekoa
Hizkuntza: testurik gabea
Sarrerak: 3 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.
Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
-Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
– Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.