Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

AUREO (Uparte)

2020-12-23 / 12:00

|Recurring Ekitaldi (See all)

One event on 2020-12-23 at 17:00

3€

Áureo edertasuna, harmonia eta plastizitatea da, eta aldi berean arriskua, tentsioa eta inpaktua.

Maila tekniko handiko akrobaziak egiten dira, objektuen eta pertsonen arteko harremanak zehaztasunez eta argumentuz kalkulatuta dauden espazio batean. Ezer ez da ausazkoa.

Ez dago istoriorik, ez dago zer kontaturik, gauza bakarra da ikuslea erakartzea ikusgaiarengana, kontrastea bilatzea osagai bakoitza, jauzi bakoitza, eroriko bakoitza inguratzen duten abegitasunaren eta ziurgabetasunaren artean. Erarik gizatiarrenean ebazten diren egoerek argitara ateratzen dute normaltasunaren absurdoa. Ikuskizun dinamikoa eta dibertigarria da, umorez konbinatzen dituena barra errusiarreko jauziak, porté, bankina eta eszenografiaren manipulazioa.

 Fitxa artistikoa:
  • EGILEA: UpArte zirku garaikideko konpainia
  • ZUZENDARITZA: Herminio Campillo
  • ESZENOGRAFIA: Miguel Manzano
  • ANTZEZLEAK: Gisela Gabriela Segatti, Jesús Fuentes, Rubén Martínez, Oscar Vilas, Guimel Amaro Martín, Anjara Moreno, Israel Bernabé

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia
  • Publikoa: Famili artekoa
  • Hizkuntza: testurik gabea

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j

Sarreren salmenta:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

KULTUR MALUTAK

Xehetasunak

Data:
2020-12-23
Ordua:
12:00
Prezioa:
3€
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala