Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BOOM BOOM KID, BERGET, THE DRIVER

2016-11-04 / 22:00 - 2016-11-05 / 1:00

7€

Azaroaren 4an kolore, zapore eta usain ezberdinak izango dira Oreretan. The Driver taldearen esperimentaziotik hasita, Berget suediarren geldotasuna eta gardentasuna tarteko, azkenik Boom Boom Kid-en alaitasun eta energiarekin bukatzeko. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira eta 1:00 aldera bukatu. Sarrerak 7 euroko balioa izango du eta egunean bertan erosi ahal izango dira 20:30tatik aurrera Niessen Kulturguneko lehiatilan.

.

The Driver (Kantabria)

The Lupers eta Idolos del Extrarradioko abeslariek tandem arriskutsu hau sortu berri dute. Beraiek diotenez, ezohizko istrumentuekin eginiko punka egiten dute. Egia esan, erabiltzen dituzten erritmo bereziek, soinu arraroek eta letren bidez askatzen duten frustrazio guziek, oso punkiak direla erakutsiko digute. Lehen diska luzea kaleratu berri dute, 1015 izena du eta k7 formatuan erosteko aukera izango dugu.

.

Berget (Suedia)

Suediatik datorren talde hau lau neska eta mutil bakar batek osatzen dute. Musikalki atmosferikoak dira, pop motel, pasarte intensoekin, iluna, pisutsua baina amestera eramaten zaituena. Berget hitzak `mendia´esan nahi omen du suedieraz, ba beraien musika paisajistikoa izan daiteke. Beraien lan bakarra 2015ean argitaratu zuten eta urte hortan bertan biran ibili ziren Frantzian zehar.

.

Boom Boom Kid (Argentina)

Necro, Il Carlo, Voom Vaan Kinder, el principito hardcore,… ugariak dira Carlos Rodriguez argentinarraren izenak eta proiektuak. Zirkuitu eta agentzia komertzialetik kanpo, makina bat bira egin ditu Europan, Amerika osoan eta Japonian zehar. 44 urteko mutiko honek musika munduan 25 urte baino gehiago daramatza, Argentinan bertan 2000 lagun bildu zituen al baten, Bad Religion-en teloneroa izan da,… Disko mordo bat, DVD-ak eta liburu bat ere argitaratu ditu. Bere estiloan hardcorea, punkrocka eta pop kutsuko abestiak nabariak dira. Ahotsa oso propioa du eta bere letrek maitasunaz, laguntasunaz eta gizarteaz hitzegiten dute modu espontaneo eta apalean. Oreretara Zinc, Nous eta 13 Segundos taldeetako musikariekin izango dugu. Ikusleen gainetik surf egiten ikusiko ote dugu aldi honetan?

Xehetasunak

Hasiera:
2016-11-04 / 22:00
Amiera:
2016-11-05 / 1:00
Prezioa:
7€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Oarsomusika