Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

BURDINA (Adriana Bilbao)

urria 19 / 20:00

8€

Ikuskizunean bat egiten dute musikak eta dantzak, flamenkoko paloek, euskal ahozko tradizioaren berrikuspenak eta horren alderdirik performatiboenek. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.
Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.
Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta. Agertokian emakume bat azaltzen da, eta bera da dantza egiten duen pertsona bakarra. Horrek, aipatutako ideia azpimarratzen laguntzen du.

 

Fitxa artistikoa

  • Koreografia, dantza: Adriana Bilbao
  • Ahotsa: Beñat Achiary
  • Cantaor: Raúl Micó
  • Gitarra: Guillermo Gillen
  • Pianoa: Michel Queueille
  • Harri-zulatzaileak: Luis Mariano Casilla, Ander Eceiza, Koldo Plazas
  • Poemak: Gabriel Aresti, Itxaso Borda
  • Argazkiak: Jon Etxezarraga

Sarrerak: 8 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.
j
Sarreren salmenta:
→ Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=
→ Niessengo harrera bulegoan
→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

Xehetasunak

Data:
urria 19
Ordua:
20:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala