Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Butterfly effect – Astrolabium teatroa

21 urtarrila / 18:00 - 19:00

3€

Antzezlan honetan munduan biraka dabiltzan bi ferianteek kontatuko digute gizakiaren eboluzioa.

Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatu zitzaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma beraiek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu xinpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Suaren sormenetik hasi eta itsasoa, airea eta espazioa konkistatzeaz gain gaur egungo teknologia berriak ekarriko dizkigute. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.

Bi ferianteez gain OFF ahots bat ere egongo da. Ahots honek gidatu eta lagunduko ditu historia kontatzen.

Ximeleta baten hegoen mugimenduak urakan bat eragin dezake munduaren beste aldean. (esaera txinatarra)

Antzezlanaren azkeneko zatia EMAKUMEEN EMANZIPAZIOA-z arituko da. Zati honetan gizateriaren historia ikuspuntu patriarkal batetik idatzia edo kontatua izan dela azpimarratu nahi da.

Ikuslegoari emakumeek askatasunaren bidean eman izan dituen pausoei erreparatzeko aukera emango zaio.

Iraupena: 60´

Publiko guztiarentzat

Euskaraz

FITXA ARTISTIKOA

– Zuzendaria: Mikel Sarriegi

– Aktoreak: Asier Oruesagasti, Daniel Gomara, Aintzane Crujeiras (OFF ahotsa)

OHARRA

Sarrera doakoa da baina aforoaren kontrolerako gonbidapena hartu behar da. Honako modu honetan lortu daiteke:

  • Online:     sarrerak.errenteria.eus

  • Presentzialki: Lekuona Fabrika (astelehenetik ostiralera 9:00 – 20:00 / larunbatetan 09:00 – 14:30 )

Xehetasunak

Data:
21 urtarrila
Ordua:
18:00 - 19:00
Prezioa:
3€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala