Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

CELEBRARÉ MI MUERTE – (Teatro del Barrio)

urria 4 / 19:00

8€

2005eko martxoaren 28an Marcos Hourmannen bizitza betiko aldatu zen. 80 urtetik gorako paziente bat lan egiten zuen ospitaleko larrialdietara iritsi da. Oinaze izugarrien pean, pronostikoak ordu gutxi batzuetako bizi-itxaropena ematen zion. Gaixoak eta alabak sufrimenduarekin amaitzeko eskatu zioten. Marcosek, mediku-protokoloa alde batera utzita, 50 mg potasio kloruro eman zizkion. Emakumea minutu gutxira hil zen eta Hourmannek inoiz egin ez zuena egin zuen: gertatutakoa txostenean idatzita utzi zuen. Hilabete batzuk geroago, Marcosek epaitegiaren jakinarazpen bat jaso zuen: homizidioa leporatzen zioten.
Eutanasia hilketa bat da? Etikoa da? Bidezkoa al da Marcos hiltzailetzat hartzea? Galdera horiek Marcosek berak bere istorioa azaltzen duen agertokian planteatzen dira.

Fitxa artistikoa
• Egilea: Marcos Hourmann, Alberto San Juan eta Víctor Morilla
• Banaketa: Marcos Hourmann
• Zuzendaritza: Alberto San Juan eta Víctor Morilla


Ikuskizunaren fitxa
• Mota: Antzerkia
• Hizkuntza: Gaztelera
• Publikoa: helduak
• Iraupena: 60’

• Sarrerak: 8 €
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.
• j
Sarreren salmenta:
• → Online: http://bibe.me/eventos?filter=Errenteria&date=
• → Niessengo harrera bulegoan
• → Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

• + ATARIAN
Ikuskizunen ostean artistekin solasaldi bat izateko aukera. Animatzen al zara?

• TAULARTEAN PROGRAMA

Xehetasunak

Data:
urria 4
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala