Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Organo Kontzertua: Santiago Banda

15 urtarrila / 19:45

Zumaiarra. Musika ikasketak bere herrian hasi zituen, eta Udalak beka bat eman zion Geneven ikastaroak egiteko E. Muranorekin eta Gironan P. Badura-Skodarekin.

Organo ikasketak Donostiako Musikako Goi Kontserbatorian burutu zituen, Ohorezko Sariarekin. Hori amaituta, klabea ikasi zuen Musikenen Jacques Oggekin. Maixu eskolak zenbait diziplinatan profesional onenekin.

Kontzertuak eman ditu Espainian eta Frantzian bakarlari gisa eta abesbatzekin eta abeslari bakarlariei lagunduz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Bilbako Orkestra Sinfonikoan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoan eta Espainiako Orkestra Nazionalean jo du, itzal handieneko zuzendariekin. CDan grabatu ditu A. Schönbergen Gurre-Lieder-a Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta DVDan G. Mahleren zortzigarren sinfonia Espainiko Orkestra Nazioanalarekin.

2007tik 2009ra goi ikasketak egin zituen Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoetako Kontserbatorioan Jon Laukvik organo-jotzaile eta pedagogo ospetsuarekin. Hori dela eta Fundación Lartundoren beka bat jaso zuen.

“Camerata ad hoc”en fundatzailea da Julio Blascorekin batera. 2012/13 denboraldian Donostiako “Classic” zikloan parte hartu zuten Carmen Linares kantaorarekin batera, arrakasta handiarekin eta kritika bikainekin.

2020ko martxoan, Estill Voice Training-en ahots metodoaren Estill Voice Master titulua lortu zuen.

EGITARAUA

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Toccata & Fuga BWV 565

Juan Bautista Cabanilles (1644-1712)

Tiento XIV Lleno de 6º tono

John Stanley (1712-1786)

Voluntary op.5 nº8

Allegro

Adagio

Allegro

Albert Alain (1880-1971)

Scherzo

Julio Andrés Blasco García (1950-)

Tríptico: II

Olivier Messiaen (1908-1992)

La Nativité: IX. Dieu parmi nous

Xehetasunak

Data:
15 urtarrila
Ordua:
19:45
Kategoria Ekitaldi: