Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Dantza etiopiarrak Junaid Jemal Sendirekin

28 ekaina / 19:00

Doan

Kukai Dantza “Eta orain zer?” bere proiektu berria ari da lantzen. Herritarrei zuzendutako entsegu irekiez gain, hainbat solasaldi eta lantegi antolatu dira. Junaid Jemal Sendi etiopiarra Kukairekin ari da haien obran lanean eta Afrika mendebaldeko dantzak, Etiopiako dantza tradizionalak eta dantza garaikidea uztartzen dituen lantegi bat eskainiko du.

Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa dantzan eskarmentua izatea; gaiarekin interesa duen edonori zabalduta dago.

Lantegiaren iraupena 2 ordukoa izango da.

Lantegia ingelesez izango da, baina itzulpenarekin lagunduko duen pertsona bat egongo da.

Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus edo Lekuona Fabrikan

Xehetasunak

Data:
28 ekaina
Ordua:
19:00
Prezioa:
Doan
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Lekuona Fabrika. Sorlekua.
Ugarritza Etorbidea 1,
Errenteria, Gipuzkoa 20100
+ Google Map
Telefonoa:
943449634