Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

DESHIELO (Cía. La Coja Dansa)

urria 30 / 18:00

BERTAN BEHERA // CANCELADO

 

 

Deshielo antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat dauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

Deshielo bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

 

Fitxa artistikoa

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: dantza
  • Publikoa: Famili artekoa

Sarrerak: 3
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j
Sarreren salmenta:

→ Online: http://bibe.me

→ Niessengo harrera bulegoan

→ Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago.

FAMILIARTEAN PROGRAMA

 

Xehetasunak

Data:
urria 30
Ordua:
18:00
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Errenteriako Udala