Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Emakumeok mugimenduan (Partekatuz)

5 martxoa / 20:00

5€

Bidai honetan emakume migrante eta ausarten taldea aritu da taula gainean, elkarbizitzarako bidaia hasi duen taldea, eta noski!, antzeko esperientziekin aurkitu gara, aitortzekin, alaitasun eta atsekabeekin.
Taula gainean bategite eta desadostasunak ospatu ahal izan ditugu, gure bizipen propioetatik urrundu eta besteei eskaini, eskuzabal, Partekatu nahi duen ororentzat.

Gure herriko interesekoak diren gaiak ikuspegi eta modu artistiko batetik lantzen diren espazioa da pARTEkatuz. Errenteriako bizilagun talde bat izango da protagonista eta arte eszenikoen bidez elkar-esploratze prozesu baten emaitza aurkeztuko dute. Bizipen, desira, beldur eta, horren guztiaren gainetik, gure herrian daramaten bizitzaren gaineko begirada kaleidoskopikoa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Arantza Ezquerra

  • Dramagintza: Oscar Picazo / Arantza Ezquerra
  • Eszenografia eta argiztapena: Javier Larreina
  • Jantziak eta ilustrazioa: Idoia Beratarbide

  • Musika: Jurdana Otxoa

  • Parte-hartzaileak: Ouissal Belbelrihiti, Domitila Engonga, Sandra González, María Izquierdo, Lili Jiménez, Paki Moreno, Bertika Pino, Ana Rodríguez, Arantxa Samsó, Irene Sotelo.

Ikuskizunaren fitxa

  • Mota: Antzerkia

  • Hizkuntza: Gaztelera

  • Publikoa: helduak

  • Iraupena: 60’

    • Sarrerak: 5
      %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
      %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak
  •  

    • SARREREN SALMENTA

     

    • Online: sarrerak.errenteria.eus
    • Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30)
    • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, beti ere sarrerak agortu ez badira

     

    Xehetasunak

    Data:
    5 martxoa
    Ordua:
    20:00
    Prezioa:
    5€
    Kategoria Ekitaldi:

    Egoitza

    Lekuona Fabrika
    Ugarritza etorbidea 1
    Errenteria, Gipuzkoa 20100
    + Google Map
    Telefonoa:
    943449634