Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

EN PICADO (Ai do Project) – ESTRENALDIA

martxoa 12 / 19:00

8€

Ekitaldi nabigazioa

En Picado, AI DO PROJECT konpainiaren azken sorkuntza da. Idoia Hernández konposagileak saiorako bereziki sortutako musikarekin, zuzenean bi musikari eta bost dantzarirentzako pieza da.

Piezak XIX. mendeko literaturako hainbat lan hartzen ditu abiapuntutzat. Hauetan, bikoitza-ren figura azaltzen da. En Picado sorkuntzak, gaur egungo gizartean norberaren nortasunaren bilaketaren inguruko ausnarketara (psikiatrikoa, psikologikoa edo/eta filosofikoa) gonbidatzen gaitu bikoitza-ren idea honen bitartez.

Rebeca Martín Lopez-ek idatzitako Las Manifestaciones del Doble en la narrativa breve española contemporánea tesian ohinarrituz, sorkuntza honek publikazioan azaltzen diren “bikoizketa” ezberdinei buruzko zenbait teoria aztertzen ditu.

Bikoitza-ren presentzia kezkagarria da beti. Gure buruarekin topo egitea beldurgarria da. Ezer gure burua baino, ezkutatzen duguna  isladatzeko. Bikoitza-ren helburua ez da jatorrizkoaren identitatea lapurtzearena bakarrik, bere psikologiaren alderik irrazionalenari aurre egitera ere behartzen du. Bikoitza-ren presentziak zorigaitza iragartzen du.

Figura berri hau aurrez aurre izateak eragindako identitate nahasketak, gure protagonistei errealitatea, bisita misteriotsu horiengandik bereizteko zailtasuna dakarkie… ordurarte ikusi duten ezer benetan gertatu ote den zalantzan jartzeraino. Sorkuntzak, eguneroko bizitzan aurkakoak zaizkigun egoeratan ere alderdi positiboa bilatzearen ausnarketara gonbidatzen gaitu:

“Onartzeak ez du nahigabea ez sentitzea esan nahi, gauzak nola gertatu zirenagatik bizitzarekin borrokatzeari uzteak baizik. Eta, ahal izan ezkero, esperientziatik zerbait ikastea.
Inoiz ez gara pertsona berdina berriro izango, baina zeharkako-edertasuna ere badago”.

Fitxa artistikoa:

  • Arloa: Dantza garaikidea
  • Kompainia: Ai Do Project.
  • Zuzendaritza: Iker Arrue.
  • Interpreteak: Myriam Perez, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Oihana Vesga, Mar Rodriguez, Idoia Hernández (musikaria), Aitor Zabala (musikaria).
  • Zuzendaritza laguntzailea: Mar Rodriguez Valverde.
  • Dramaturgia eta lana eszenaratzea: Mar Rodriguez eta iker Arrue.
  • Proiektuaren izenburua: EN PICADO
  • Koreografia: AI DO PROJECT ensemble.
  • Berezko musika: Idoia Hernández, HATXE.
  • Argiztapena: Ivan Martín.
  • Jantzi dizeinu eta sorkuntza: Amada Dominguez.
  • Banaketa: Evelyn Gomez eta Beatriz Churruca.

Sarrerak: 8 €

  •  %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
  •  %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

  • Online: https://bibe.me
  • Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian:-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00
  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, sarrerik gelditzen bada.

OHARRAK

  • Eserleku egokitua behar izanez gero, faborez kulturakreaktiboa@errenteria.eus helbidera idatzi, edo deitu 943449634 telefonora.
  • Sarrera deskontuarekin erosteko ezinbestekoa izango da kulturakreaktiboko bazkide txartela ikuskizunaren egunean eramatea.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Xehetasunak

Data:
martxoa 12
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala