Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ENTSEGU IREKIA : ‘Groove’ Itsaso A. Cano Esperimentazio Laborategia / (ATALAK 2.0) Dantzagunea

martxoa 29 / 18:30

Doan

Martxoan zehar (21/03/15-26), Itxaso A. Cano, Zuk Dance konpainia zuzentzen duen koreografo nafarra, Gipuzkoako Dantzagunean hartuko dute, Dantzaz-eko dantzariekin esperimentazio laborategia garatzeko. Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.” (Itxaso A. Cano, 2021eko urtarrila)

Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.

BIO

Itsaso A. Cano (Nafarroa) Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan graduatua koreografia garaikideko espezialitatean duela hogei urtetik, Itsasok hainbat konpainia eta proiektutan lan egiten du, non bere sortzaile estiloa garatzen duen. Jatorriz nafarra, gorputzaren hizkuntzarekiko sentiberatasuna eta esamolde ezberdinak, besteak beste, Graham N.Y, Japoniako Butoh dantza edo Gurdjieffen dantza mistikoa eta giro Sufi tekniketan trebatzera eramaten dute. Eragin horiek arte biziak, musika, argiztapena, ikus-entzunezkoen mundua… batzen dituen lengoaia bat sortzen dute, eta kontzeptu filosofikoen gainean lan egiten duen hiri-dantza garaikidearen esparruan elkarrekin bizi dira. 2008tik aurrera, Itsasok bere bakarkako lehen piezak muntatzen hasi zen, harik eta 2013an Zuk formatu handiko bere lehen lana aurkeztu zuen arte. Pieza hori Carlos III Unibertsitatearen koreografia lehiaketak eta Madrilgo Sortzaile Gazteen Lehiaketak saritu zuten.

Bere ikuskizunen artean nabarmentzen dira Halka (2014) a cerca de los estado cognitivos de la mente según el Vedanta Advaita, vaca (2015) espectáculo que aborda la temática del suicidio y materia (2018) sobre el tránsito de los estado del cuerpo desde lo etérico a la encarnación y el mundo material. Espainian, Erresuma Batuan, Portugalen, Frantzian, Brasilen, Kuban, Txinan, Malaysian eta Thailandian egin ditu bere lanak. Azken urteotan, koreografoaren lana irakaskuntzarekin eta hainbat dantza-jaialdiren antolaketarekin uztartzen ditu, sektoreari dantza garaikidea publiko berriei ezagutarazteko aukerak errazteko asmoz. Gaur egun, Nafarroako Erriberako zazpi udalerritan maiatzean eta irailean egiten den Erribera dantzan jaialdiaren hirugarren edizioan lan egiten du.

  1. Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia
  2. Kanpoko begia:
  • Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte

ATALAK SAREA

Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da Atalak; Dantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioak, SGAE Fundazioa eta La Fundición egitasmora batuta. Atalak Sareak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko dantza garaikidearen sektorean aukerak sortu nahi ditu eta, ondorengoa eskaintzen du horretarako:

-Bi asteko iraupena duten esperimentazio laborategiak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko koreografo, lurralde horretako 8 eta 14 dantzariz osatutako taldea beren esku jarrita.

-Atalak Sarearekin kontaktuan egon diren Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko koreografoei ekoizpen egonaldiak eskaintzen zaizkie, ekoizpenekin birak egiteko aukera emanez.

-Ekintza desberdinak eta mediaziorako tresnak eskaintzen dira sorkuntza prozesu hauek guztiak lurraldearekin zuzenean harremanean jartzeko entitate kolaboratzaileen bitartez.

Atalak egitasmoak sorkuntza koreografiko garaikidea eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko profesionalen arteko harremanak sustatzea ditu helburu

Gonbidapenak eskuratzeko: https://bibe.me

Xehetasunak

Data:
martxoa 29
Ordua:
18:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Dantzagunea