ESMALTERIAKO OSTIRALAK. FAMILIENTZAKO SEHASKA KANTEN TAILERRA (0-1 URTE)

ESMALTERIAKO OSTIRALAK. FAMILIENTZAKO SEHASKA KANTEN TAILERRA (0-1 URTE)

Eguna: 2023/01/27
Hasiera ordua: 17:00
Ekipamendua: Orereta ikastolako esmalteriako eraikina  Kategoria: Familientzat 

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren urtarrileko saioa haur eskoletako (0-1 urte) haurrentzako eta haien familientzako sehaska-kanten tailerra izango da, herriko Landarbaso abesbatzaren eta Orereta Ikastolaren eskutik.

Ahotsa, gorputz perkusioa eta mugimendua elkarrekin esploratu eta gozatzeko saioa izango da; Euskal Herritik mundurako eta mundutik Euskal Herrirako musika-bidaia.

10-12 kanta landuko dira 45 bat minutuko saioan. Plazak mugatuak izango dira: 20 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako dago lekua. Beharrezkoa da beheko inprimakia betez saioan parte hartzeko izena ematea. Urtarrilaren 25a da apuntatzeko azken eguna.

Informazio gehiago eta izen -emateak:

[Haur Eskola] Esmalteriako Ostiralak: sehaska-kanten tailerra – Orereta Ikastola

Erlazionatutako ekitaldiak