Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Esther Otxoaren ‘Basoa nire baitan’ argazki erakusketa

ekaina 17 / 17:00 - 20:00

|Recurring Ekitaldi (See all)

An event every week that begins at 5:00pm on Astelehena, Asteartea, Asteazkena, Osteguna, Ostirala and Larunbata, repeating until 2020-07-11

Esther Otxoak (Errenteria, 1966) ‘El bosque que me habita’ argazki erakusketa zabaldu du berriro Xenpelar Etxean, COVID-19k eragindako etenaldiaren ondoren.

Lucía Moratek komisariatutako erakusketa honek artistaren ibilbide emozional eta fisikoa aurkezten du, bularreko minbizia diagnostikatu ondoren. Hemeretzi dira imajinario poetiko bat osatzen duten irudiak, eta bertan bere prozesua kontatzen digu, autorretratuak basoko elementuen argazkiekin uztartuz.

Jorge Fernandez Bazagaren hitzetan, “gaixotasunak eragindako joan-etorriak ez dio galarazten argazkilariari bere sentsibilitatea, beldurrak eta ziurgabetasuna erakustea, eta aldi berean, kontakizunaren sorkuntzan, bizitzeko eta partekatzeko borondatean eta absentzia eta presentziaren konbinazio magikoan gauzatzen den kemena”.

Erakusketa hau uztailaren 11a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

Gainera, uztailaren 6an, 18:30ean, artistak bere sormen prozesuari buruz hitz egingo du erakusketan bertan. Jarduera honek edukiera mugatua izango du eta, beraz, izena eman beharko da xenpelar@errenteria.eus helbidean edo 943 449 634 telefonora deituta.

Xehetasunak

Data:
ekaina 17
Ordua:
17:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala

Egoitza

Xenpelar Etxea