Bertso-saio musikatua. Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Alaia Martin eta Eli Pagola, aurkezle lanetan, Amaia Agirre. Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu “Ez da kasualitatea”: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.
OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Eguraldi txarra bada, Beraungo Frontoian izango da.
GONBIDAPENAK
Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.
Non?
ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte)
Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.