Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Garaiz: 60 t.m (Mugmus laborategia +Eider Rodriguez)

urtarrila 8 / 19:00

8€

Lan honetan DENBORA zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta Idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere naturaltasun eta gordintasunean. Izan ere, garapen bidean jarri bai, baina zenbat azpiratzen gaitu? Zein da egiazki denborarekin dugun harremana? Enbor, pertsona zein gailu… denborak dena zeharkatzen du, argi, taupada, grabitate zein zurtoin-izerdi eran.

Mugimendu zikliko oparo, hauskor, zehatz, leun, ero, egur zein haragizko jorratuz 2 gorputz emankor. Entzuteko ez ezik bisuala ere baden zuzeneko musikarekin (akoplatzen diren mikrofono pendulatzaileak, zuzeneko kanpaikada sutilak, idazte hotsak, elektronika, burruna, perkusio-seta…) espazio eszenikoan 2 musikarik barreiaturik. Itxura eszeniko betea hartuko duen eta emanaldi bakoitza bakarra bilakatuko duen aldioro ezberdina izango den Idazle baten parte-hartzea (idaz-makina biralari bat, aurretiaz grabaturiko bere off ahotsak, irakurketa orbitatu deklamatuak…). Eszenografia eklektikoa, denbora materialki ekarriz, soinu-instalazioak integratuz, hitzak mugimenduan jartzea ahalbidetuz… eta noski neurrira eta sorkuntza maila berean diseinaturiko argiztapen landu bat. GARAIZ gaude, ohartzeko.

+ Eider Rodriguez idazlearen parte hartze berezia.

 

 Fitxa artistikoa:
  • Egilea: Beñat Ralla Yusta
  • Koreografoak: Beñat Ralla Yusta, MugMus Laborategia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Beñat Ralla Yusta eta Eneko Balerdi Eizmendi.
  • Antzezleak:
    • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
    • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
    • Idazle bat: (aldioro ezberdina, enkarguzko pasarte eta zuzeneko ekarpenekin, mugimenduan jarriz…) emakumezkoak lehenetsi nahi dira hasiera batean bederen.
  • Ekoizpena: Beñat Ralla Yusta

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

Sarreren salmenta:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

KULTUR MALUTAK

Xehetasunak

Data:
urtarrila 8
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Ekitaldi kategoria:
, ,

Antolatzaile

Errenteriako Udala