
- ekitaldia hau amaitu da.
Gnat Zinema – La vida secreta de los árboles
17 maiatza / 19:00

Peter Wohlleben basozainak «Zuhaitzen bizitza sekretua» liburua argitaratu zuen 2015ean, eta salmenta arrakasta itzela lortu zuen: ordura arte inork ez zuen horrela idatzi Alemaniako basoez. Wohllebenek modu entretenigarri eta argigarrian hitz egiten digu zuhaitzen elkartasunari eta kohesioari buruz, eta gero eta ugariagoa den irakurle komunitatearen barru-barruan jotzen du: basoan barrena egindako bisitaldietan, bertan bizi diren izaki bizidun harrigarri horietara hurbiltzen gaitu. Wohlleben Suediara joaten da munduko zuhaitzik zaharrena ikustera; Vancouverren negozioak bisitatzen ditu, basoak tratatzeko ikuspegi berrien bila; manifestarien alde jartzen da Hambacher Forsten. Badaki gizakiok basoak osasuntsu badaude bakarrik biziraun dezakegula, eta gure azken aukeraren aurrean gaude…
Zuzendaria: Jörg Adolph
Iraupena: 101´
Hizkuntza: Gaztelania, azpititulurik gabe
Aurkezpena: proiekzioaren ondoren solasaldi bat egongo da. Aurkezpena Alberto de Castro-k egingo du, ARANZADI, biologoa, entolomologian aditua.
Informazio gehiago: