Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

GOIKO GELA (Gospel)

2020-12-17 / 19:00

8€

Goiko Gela 2020an jaio zen, Iñaki Miguel zeuzendaritza eta pianoan, eta Santi Romano, Olatz Otxoa, Karlos Etxaniz eta Jon Imanol Etxabe abeslariek lagunduta. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, ‘southern gospel’ estiloan. Kanta propioak eta moldaketak euskaraz egiten dituzte, eta baita abesti originalak ingelesez ere.

Sarrerak: 8
%20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin.
%10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.

j

Sarreren salmenta:

-Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00

  • Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago.

OHARRAK

  •  Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
  •  Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu. – Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • -Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • – Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

KULTUR MALUTAK

Xehetasunak

Data:
2020-12-17
Ordua:
19:00
Prezioa:
8€
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala