Hazien soinua

Titulua: Filosofiaren plaza

Helburua:
Artearen eta sormenaren eskutik eta ingurugiroaren alde munduan zehar ibili ondoren, Gipuzkoara itzuliko da Soinu Erresilientea ekimena.

Urte hauetan, elkarlanean sortutako arte-piezez gain, hiritar-teknologiak garatu dituzte, musikaren bidez natura integratzeko eta internet bidez irratia balitz bezala entzuteko.

Erdialdeko Amerikan egindako arte- eta teknologia-laborategietan parte hartu duten hainbat pertsona gonbidatu dituzte, zer eta nola egin duten azal dezaten. Oarsoaldeko talde batek ere lagunduko die laborategi batean, lehenengo “Hazien Soinua” sortzeko; Lekuona Fabrikan biziko den instalazioa.

Gidaria:
VEDI elkartea, Herri Arte Eskola, Don Bosco.