Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

HEZURBELTZAK

abuztua 15 / 19:30

Doan

EGURALDIAREN IRAGARPENA DELA ETA, EKITALDIA KOLDO MITXELENA IKASTETXEKO PATIOAN IZANGO DA.
————————————————

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Fitxa Artistikoa

  • Jon Maia: abeslaria eta bertsolaria
  • Gorka Hermosa: akordeoilaria
  • Pitti: gitarrajolea

Ikuskizunaren Fitxa

  • Mota: Musika
  • Publikoa: Heldua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 75′

EGURALDIAREN IRAGARPENA DELA ETA, EKITALDIA KOLDO MITXELENA IKASTETXEKO PATIOAN IZANGO DA.
————————————————

OHARRAK
Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
GONBIDAPENAK
  • Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak abuztuaren 7an, 9:00etan jarriko dira eskuragarri.
  • Non?
      • ONLINE: https://bibe.me
        (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
      • Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
        (agortu arte edo abuztuaren 13ko 12:00ak arte)
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
  • Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
EKITALDIAN:
  • Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
  • Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
  • Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
  • Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
  • Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
  • Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

UDA PROGRAMAZIOA: KALE IKUSKIZUNA

Xehetasunak

Data:
abuztua 15
Ordua:
19:30
Prezioa:
Doan
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Errenteriako Udala